Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea.
Hautetsi gehiegik oraindik uste dute errealismoak urrats ttikiak agintzen dituela. Edo planetaren mugak eta horien gainditzearen ondorioak ez dituzte ikusi nahi, edo ezagutzen dutena ez dute sinesten. Hala ere, historiak erakusten du jendarteek errotik eraldatzen ahal dutela beren antolatzeko moldea. Errealismo zientifikoak dio fisikaren legeak ezin direla desafiatu. Aitzinean dugun alternatiba, edo berehalako, aukeratutako eta sozialki desiragarria den bihurgun baten aitzin ikustea eta haren alde ekitea, edo azelerazio handian jarraitzea eta datozen hondamendiak pasiboki jasatea, atzeraezin bihurtuko baititugu. Lurreko ekosistemei jasan arazi diegun metamorfosiak, jendarte arduratsuen metamorfosi ekologiko bat galdatzen du. Hori, eskala guzietan eta eremu guzietan, etengabeko hondamendia geldiarazteko eta erregimen klimatiko berrira egokitzeko. Lurralde-maila gehiengoarentzat eskuragarri den abiapuntua da, eta eskala horretan, herritarrek, deliberatuak eta antolatuak, Begirale ekologiko gisa ekiten ahal dute, beren herrian eta beren lurraldean ekologikoki jasangarria eta sozialki bidezkoa den metamorfosia bultzatzeko.
Herrien emaitzen deskubritzeko edo Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko Txostenaren kontsultatzeko : xehetasun gehiago.
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.