Ostegun honetan, apirilaren 21ean, Bizi! eta CADE-ek prentsa aitzineko bat antolatu dute Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko presidenteak GPSO finantzaketa plana sinatzearekin eta departamentuaren deliberoekin diren kontraerranak salatzeko.
Izan ere, hasteko eta bat gogoratu behar da CD64ak, 2021eko abenduaren 16ko deliberamenduan, finantzaketa planaren eredua onartu zuela, 54 milioi euroko mailaraino, linea berrietarako.Balore hori onartu zen proiektuaren bigarren fasea soilik finantzatzeko hots Bordele-Akize zatia. Dena den, J.-J. Lasserre-k inizialez izenpetu duen azken finantzaketa-planak adierazten du tokiko erakundeak behartuak izanen direla bi faseak finantzatzera, ororen buru Akize-Espainia bigarren etapa finantzatu aitzin. Alabaina, xedatzen da alderdi guziek lehen fasea gauzatzeko duten interesa dela eta, elkartasun printzipioa aplikatzen dela. Ber maneran, tokiko agintariek lehenik Bordele-Tolosa fasea finantzatu behar lukete eta gero Bordele-Akize bigarren fasea finantzatu behar lukete.
Gainera, CD64ak, 2021eko abenduaren 16ko deliberazioan, 54 milioi euroko finantzaketa planaren eredua onartu zuen, Eskualdea Akize-Paue eta Akize-Baiona-Hendaia lineak hobetzeko lanekin ordezkatzeko engaiamendua hartuz 16 milioi euroren heinean. Alta, Jean-Jacques Lasserre-ek balioztatu du onarturiko zergez kanpoko 70 milioi euroak osorik bideratu behar direla linea berrien finantzaketara, departamentuaren deliberamenduari kasurik egin gabe.
Azkenik, azpimarratu behar da CD64ak finantzaketa plana onartu duela, hunkituak diren kolektibitate guziek engaiamendua hartzeko baldintzapean, eta hori ez da gertatu Lot et Garonne Departamenduko Kontseiluarekin eta Eskal Elkargoarekin.Hunkituak diren bi kolektibitatek finantzatzeari uko egiten diotelarik, CD64eko presidenteak bere partaidetza baldintzatzen duen klausula ez du errespetatu eta hala eta guziz ere dokumentua sinatu du.
Alexia Tosini, Biziko bozeramailearen arabera, “behin betiko finantzaketa planaren eta CD64ak adierazitako baldintzekin kontraerran handiak izan arren, plana sinatu da. Horrek Estatuak eta Eskualdeak, Departamendua AHT proiektua finantzatzera legez behartzeko baldintza guztiak sortu ditu”.
Bizi! eta CADE-ek Jean-Jacques Lasserreri eskatzen diote berehala ateratzeko finantzaketa planetik, CD64aren deliberazioaren arabera.Plan horren izenpetzea ulertezina da galdatuak diren baldintzak ikusita eta azken hauek ez direla errespetatuak jakinez.
Deliberazioa: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2022/04/Délibération-CD64-signée-avec-votes.pdf
Finantzaketa plana: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2022/04/Plan-financier-signé-64.zip