EUSKAL HERRIA: HARRERA LEKUA ALA OZTOPO LURRALDEA ?

Politika arloan dauden immigrazioaren azpijokoen parean, “Gure herriak elkartasuna du izena”, “Zubiak ez harresiak” bezalako kanpainak antolatu dira Euskal Herrian, mugaz gaindiko beste lurralde batzuk gomitatuz.

Nonahi, gizatasun harremanak garatzen ari dira, eta elkartasun sareak ehundu dira, historiak erakutsi dizkigun ideia okaztagarrien gorakadari ihardukiz.

Azken lehendakaritzarako hauteskundeek aurkari bakar bat hautatzera behartu gintuzten, “immigrazio asiloa”, “segurtasun globala” bezalako legeen asmatzailea, poliziaren eta justiziaren errepresioarena, baita plantan ezartzen diren salbuespen legeen burua dena ere.

Egoera hortaz kezkatuta, Europako Barne Arazoetako komisarioak “barneko mugen zerratzeak gogortzearen aitzinean neurri alternatiboak xerkatzen ditu, bereziki Frantziarekin”.

Frantziak eskuzabaltasun legitimoa eta neurriak hartzeko gaitasuna erakutsi du Ukrainan aterpea eta segurtasuna bilatzera behartuak direnei harrera egiteko.

Alta, Bidasoa bazterretan, «aurpegi ilunak» dituzten etorkinentzat kontrolak areagotzen dira, legezko prozedurak urratuak, gizon, emazte eta haurrak heriotzara eraman ditzaketen arrisku handiak hartzera behartzen dituzte.

Hendaia eta Baionaren arteko hogeita hamar kilometroetan urak oraino irentsi eta trenak oraindik harrapatu ez dituztenak ihiztatzen dituzte…

Harrera gune batera heltzen direnentzat, batzuetan kolpatuak, oraindik deus ez da irabazi! Atxilotu eta berriro mugara eraman ditzakete. Gisa oroz, berriz saiatuko dira pasatzen. Haien bizitzak ez du hori baino gehiago balio.

Beharrak eta hertsadurak bultzaturik, “jende xume” hauek bizirik pasatuko dira, istripuz xedea aldatuko dute edo heriotzagatik amore emanen.

“Babesa! Laguntza!” oihukatuko dute “Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren Herrialdera” buruz so eginez, non, frontoietan, “Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna” irakur daitekeen. Konstituzioak babestutako anaitasuna, baina migrazio politika hauek zangopilatzen dutena, migranteentzat gero eta gogorragoak direnak.

“Gatuaren eta saguaren jokoaren ibilbide” honetan kokatutako herriak mobilizatzen dira larrialdi humanitarioei erantzuteko. Egoera horri erantzun gisa, herritarrak elkartasunez antolatzen diren tokian “alderantzizko Komete sarearen antzera”, azken hauek arrastatuak, mehatxatuak dira, akidura handira akuilatuak.

Horrek erran nahi al du praktika horiek hauteskunde programen lekua hartzen dutela? Hemen ere, gobernuak ez al du arriskurik hartzen gizadiaren bizio eta gaitz guziak dituen Pandoraren kutxa irekiz ?

Estatu-politikek, migranteak garraiatzen, babesten eta aterpetzen dituzten jendeak militarizatzea, zepoan hartzea eta kriminalizatzearen hautua egiten dutelakotz, migrazio-bidea segurtatzea eskatzen dugu, pertsonen joan-etorrien bermea antolatuz.

Elkartasuna ez da delitua!!!

2014az geroztik, Gobernuz Kanpoko Erakundeek 40 555 hil eta desagertu zenbatu dituzte “ Atlantiko ibilbidean ”. Erran nahi du kasik Nafarroa Behereko biztanleria osoa eta Zuberoakoaren bi herenak.

Hemen, gure lurraldean, 7 pertsona hil dira azken hilabeteetan poliziaren kontrolak saihestu nahian. Berriki beste bat desagertu da gure mendietan.

Euskal Herrian, beste leku batzuetan bezala, lekuko gira ezin ditugula gizatasuna eta subiranotasuna sailkatu, larrialdi klimatikoa, justizia soziala eta herrien arteko elkartasuna eguneroko aipagai beroak direlarik.

Bere historiaz jabeturik, gure lurraldea mobilizatzen ari da, «eguneroko elkartasunak» biderkatzen ari dira, poliziaren presioa beti indartsuago, ugariago eta iraunkorrago izanagatik.

Berrikitan, Euskal Elkargoak eta Euskal Autonomia Erkidegoak lankidetzaren sendotzea finkatu dute harrera duina egiteko xedez. Gero eta ahots ofizial gehiagok «migrazio bidea segurtatzea» galdegiten dute.

“EtorkiZUna” web-atariak ekintzak egiten dituzten pertsonak eta toki mailan laguntza eman nahi dutenak harremanetan ezartzen ditu. Jadanik, 8 elkarte badira eta gune horrek gehiago garatu nahi du, loturak, ezagutzak eta laguntzak batuz.

Haserretzeko, jokatzeko, zabaltzeko beharrak, indar kolektiboak, herritarrak, sindikalak bai eta elkarte indarrak behartuko ditu… borondate politikoak lagundurik. Elkartasun topagunea?

Gai hauen inguruan legebiltzarreko hautagaiak galdekatuko ditugu.

Etorkinei buruzko elkartasunaz arduratzen den Biziko taldea

Elise Eyrault- Clara Pires- Sarthou