Atxik data: uda honetan, parte hartu klima eta justizia soziala Egonaldian uztailaren 14tik 17ra!

Atxik data: Iparraldeko hirugarren klima eta justizia soziala Egonaldia 2022ko uztailaren 14tik 17ra iraganen da, ostegunetik igandera!

Aurten Bizik eta Aldak elkarlanean antolatuko duten asteburuan klimaren eta justizia sozialaren aldeko borrokari buruzko bai eta klimaren erronka altxatzeko estrategia eta ekintza moldeen inguruko hainbat formakuntza segitzen ahalko dira.

Klima eta justizia soziala Egonaldia larrialdi klimatikoari eta justizia sozialaren erronkei buruz formatzeko parada da. Baina baita ere besta eta lagunarte giroan, indarkeriarik gabeko mobilizazio, ekintza eta estrategiari buruz formatzeko aukera!

Laburbilduz, okasioa da gure buruari kolektiboki ematea, klimaren eta justizia sozialaren aldeko mobilizazioak indartzeko tresnak, horren bidez alternatibak garatzeko, eta ondorioz norma bilaka daitezen.

Modalitateei eta programari buruzko informazio zehatz eta gehigarriak, datozen asteetan emanak izanen dira.

Xehetasun gehiagorentzat eta klima eta justizia soziala Egonaldiaren artikulazio eta antolaketari buruzko gogoetan parte hartu nahi baduzu, ongi etorri maiatzaren 2an eginen den Hilabeteko Biltzarrera: ekitaldi hau eztabaiden erdian izanen da!

Klima eta justizia soziala Egonaldiaren antolakuntza taldean sartzeko laguntzaileak behar ditugu. Komunikazioa, laguntzaileen harrera eta kudeaketa, logistika… Denentzat eta gustu guzientzat bada egitekoa!

Motibatuta zira? Eman izena hemen: https://forms.gle/a6wWmAoFRbHF6hm78