Ostegun honetan, otsailaren 8an, Bizi! elkarteak 3 m3 betelanetako lur bota ditu Mugerreko Herriko Etxeko sartzean Mugerreko hezguneetako 12 hektareen lurreztatzearen kontra dela erakusteko. Bizik, artifizializazio berri honek eragingo lituzkeen ondorioak kliman, biodibertsitatean eta uholde arriskuak handitzean azpimarratzen ditu. Roland Hirigoyen Mugerreko auzapezari galdegiten dio antolaketa baimenari buruz gibelera egitea eta egitura horiek jadanik artifizializatuak diren eremuetan ezartzeko aterabide alternatiboak aztertzea.
Goizeko 9:30ak ziren ostegun honetan, otsailaren 8an, bi iraulki kamioi Mugerreko Herriko Etxe aitzinean gelditu zirelarik eta 3 m3-ko betelanetako lur bota zituztelarik Herriko Etxera doan bidexkan botatzen dutelarik. Ekintzaile talde batek berehala banderolak zabaltzen ditu azken hauetan irakurtzen ahal delarik “Mugerreko hezeguneak arriskuan: artifizializaziorik ez!”. eta «Roland Hirigoyen: oraino gibelera egiten ahal duzu!»
Mugerreko auzapezak, urtarrilaren 30ean, asteartearekin, herriko hezeguneko azken hamabi hektareen lurreztatzeko baimena eman du. Garapen proiektuak Europako merkantzia zentroa handitzea eta Enovis mediku material enpresaren instalatzea barne hartzen ditu 3,3 ha-tan.
“Nehondik ere ezin da utzi Mugerreko Herriko etxea baimentzen 14 000 kamioi hezeguneetako 12 hektarea hauek artifizializatzen. Hezegune hauek suntsitzeak gure klima-segurtasun sareak ahultzen ditu eta arriskuan ezartzen gaitu amildegiaren bazterrean giren momento honetan», dio sumindurik Gaëlle Vincens elkarteko bozeramaileak.
Bizik azpimarratzen ditu, babesturiko 58 espezia dituen ekosistema aberats eta hauskorraren suntsitzea bai eta ere ura erregulatzeko eta karbonoa biltzeko ezinbesteko funtzioa duten hezeguneen galera, eta azkenik uholde arriskuen handitzea. Ipar Euskal Herria-Seignanxeko LuKE-a 2050erako lurren arloan Zero Artifizializazio Garbi (ZAG) helburua txertatzeko lanean ari den garai honetan, berri hau ez da onargarria.
“Mouguerre Cadre de vie eta CADEk proposatzen dituzten beste aterabideak badirelarik egitura horiek plantan emateko lurraldea babestuz, egoera oraino ulergaitzagoa da” gehitzen du Gaëlle Vincens-ek. Mugerreko Herriko Etxeari eta Euskal Elkargoari eginak izan diren proposamen alternatiboek, batetik, Enovis enpresari beste kokapen bat eskaintzea galdatzen dute, adibidez, ondo ondoan den Salines-en industriagune alfer utzia, eta, bestetik, trenbideendako lurreztatze lanak berantagoko atxikitzea, jada lurreztatua den eta erabilia ez den Europako Merkantzia Zentroaren gunean has daitezkelako.
Gunetik joan aitzin, ekintzaileek Mugerreko auzapezari zuzenduriko gutuna utzi dute, hautetsiak 3 hilabeteko epea baitu iritziz aldatzeko, antolaketa baimena emana izan den momentotik landa.
Bizik, bere aldetik, Mugerreko azken hezeguneetatik 12 hektareen artifizializatzeko proiektu honen kontra saldoan mobilizatzeko deia egiten du, ondoko petizioa izenpetuz: bit.ly/barthes-mouguerre