Abenduaren 31n, Biziren Etorkinekin Elkartasuna lan taldeak Urtats solidarioaren 5. edizioa antolatu du Patxokian. Arrakastatsua izan da, jendeari harrera egina izan delarik eguerditik 21h arte!

Egun hau zenbaki zonbaitetan? 84 bolondres mobilizatu dira antolakuntzan, 1100 pintxoak, 230 sorpresak, 133 matahamiak, 6 musika taldeak.
3870€ biltzea lortu dugu eta dena etorkinak laguntzeko elkarteei emana izanen da: Bestearekin, Etorkinekin Diakité eta Une école, un toit, des papiers !
Bizik eskertzen ditu laguntza ekartzeko eta emaitzak egiteko aktibatu diren pertsona, peña, talde eta ekoizleak: beren bixkotxak ekarri dituzten Bestearekin-eko eta Une école un toit des papiers-ko familiak, Ibaia Alde eta Patxoki peñak, Txoko, Etchepare, Poussin Bleu, Iparla Etxaldea, Fagaldia, Jacques Laporte, Dima, Super U Ustaritz, Mari Koska, B Band, Kakofoniak, Zero + zero, If Renaud Was A Punk, Mali Karma, OPH, Pisoo , …
Denek bestaren muinean elkartasuna ezarri dugu, migratzaileen aldeko ekintza sareari laguntza ekarriz.




