2014ko martxoan, 30 zerrendak gehiengoa lortu dute beren herriko etxean, trantsizio energetikoari buruzko ituna izenpetu ondoren edo Biziren klima-energia tresna kutxan engaiamenduak hartu ondoren. Agintaldi honetan, hautetsi horiek Ipar Euskal Herri jasangarri, solidario eta oraino bizigarri bati bideak idekitzen dituzten gakoen parte bat eskuetan zuten. 2016–an eta 2018–an herriko etxeen engaiamenduen gauzatzeen aintzinamenduari buruz Biziren …
Oct 02 2019
Bizikutzu 25 – 2019ko urria
Sinesten dut amesten dugun guzia gauzatzen ahal dela gure batasuna lagun. Mundua eraldatzen ahal dugu. Patti Smith Editoriala : Bortizkeria ezak badu indar subertsibo handia eta gure indar guziak mobilizatu behar dira egoera aldatzen ahal duten borroketan. Hasieratik, pentsamendu horrek du Bizi! gidatzen, eta G7aren karietara horren arabera eginiko hautuek beren egokitasuna erakutsi dute. Dikatadura …
Sep 30 2019
Izen emaiteak solasaldia: Bortizkeria, bortizkeria eza, taktiken osagarritasuna? Eraginkortasuna, erradikalitatea, etab.
Solasaldia: Bortizkeria, bortizkeria eza, taktiken osagarritasuna? Eraginkortasuna, erradikalitatea, etab. Urriaren 8an asteartarekin 19:00etarik 21:00ak arte, 20 Cordeliers karrikan, Baiona ttipian. Biziko kide eta hurbilekoei zabaldua zaien solasaldia Bere sorreratik, Bizi! engaiatua da %100 bortizkeriarik gabeko estrategian. Horrek ez du kentzen galderak eta solasaldiak ukaitea bortizkeria/bortizkeria ezaren gaiaz. Nun kokatzen da bortizkeria eta bortizkeria ezaren arteko …
Sep 21 2019
Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian ondoko ekintzetarako dei moduan
Klima, justizia soziala: Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian ondoko ekintzetarako dei moduan Baionan egin den justizia klimatikoaren aldeko martxak 1000 pertsona bildu ditu larunbat honetan —irailaren 21ean—, eta San Izpiritu zubia sinbolikoki okupatuz bururatu da. Bizi Barnekaldek, Avenir elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak momentu berean Baigorrin antolatu dutenak 60 pertsona bildu ditu. Bezperan, 500 …
Sep 11 2019
Klima, justizia soziala: mobilizazio orokorra!
Klima, justizia soziala: mobilizazio orokorra! Klima martxa eta San Izpirituko zubiaren blokatzea irailaren 21a larunbatean, 15:00etan Baionan Euskal Hirigune Elkargoa eta Vinciren arteko akordioa indarrean sartu behar litzateke urriaren 1ean. Euskal Hirigune Elkargoak Vinciri dirua emanen dio ordainlekuetako prezio apaltzea diruztatzeko, hilabetean bederen 20 bidaia egiten dituzten harpidedunendako puntako tenoreetan. Euskal Hirigune Elkargoak eta mugikortasunen …
Sep 05 2019
“G7ren kontrako mobilizazioak: desintoxikazio saio bat?”
Ez da Bizi mugimenduaren usaietan militanteen arteko kalapitetan sudurra sartzea eta are gutiago berak batzuk hastea. Gure energia eta denbora premiazkoak dira sistema kapitalista honen kontrako borroka lantzeko eta Euskal Herriaren metamorfosi soziala eta ekologikoaren aldeko alternatibak eraikitzeko. Baina gaur beharrezkoa zaigu publikoki mintzatzea, ikusiz G7ren ildotik gure aurka kurritzen den erasoen eta gezurren kopurua, …
Aug 25 2019
G7: Debekatua izan arren, Macron-en potretak Baionan ibili dira
Baionan, igandean, agorrilaren 25ean. «Potreten Martxa»k 900 pertsona baino gehiago bildu ditu Baiona erdian, nahiz eta Biarritzen iragaiten den G7aren karietara bertan manifestatzea debekatua zen. Goizeko 10:00ak zirela eta, estatu osoan errekisizionatuak eta Estatu osoko Polizia eta Jendarmek xekatzen dituzten Macron Lehendakariaren hainbat potreta ofizialek bat egin dute Baiona erdian. Prentsaitzineko batek Macron Gobernuaren klima …
Aug 06 2019
G7: Potreten martxarako deia
Igandean, agorrilaren 25ean, 10:00etan, Baionako erdigune zaharrean Alternatiba, ANV-COP21 eta Bizi mugimenduek antolatzen dute klimaren eta justizia sozialaren aldeko «Potretetn martxa» igandean, agorrilaren 25ean, 10:00etan Baionako erdigune zaharrean, Biarritzen iraganen den G7aren karietara. Klima eta justizia sozialari buruzko solas eder eta handiekin koherentzia duten politikak nahi dituzten, bai eta ere bortizkeriarik gabe soilik mobilizatzeko prest …
Jul 26 2019
G7az Euskal Kostaren bahiketari ez!
Munduko herri aberatsenen 7 Estatu edo Gobernu buruak elkarretaratzen dira urtean behin G7aren karietara. Bilkura horren antolaketa eta segurantza errexkiago segurtatuak litaizken kuartel batean edo gobernu egoitzetan topaketa egiteko ordez edo udan arazo logistiko nagusirik ondorioztatzen ez duen hiri ez turistiko batean biltzeko ordez, bilera hau Biarritzen iraganen da agorrila minean! Hiru egunez biltzeko, mundu …
Jul 24 2019
Hilabete bat xuxen Biarritzeko G7a aintzin, 125. lehendakari-potreta deslotua izan da Ezpeletan
Asteazken honetan, uztailaren 24an, hots, Biarritzeko G7aren irekitzea baino hilabete bat xuxen lehenago, Emmanuel Macron-en 125.potreta deslotua izan da. Frantses Estatuak bere urteko aztarna ekologikoa gainditzeko, hain xuxen ere 125 egun aski dituela eta joan den maiatzaren 23an 80 pertsonalitatek G7a aitzin 125 lehendakari potreten deslotzeko dei bat luzatu zuten. Deiaren desafioa altxatu da asteazken …