Igandean, agorrilaren 25ean, 10:00etan, Baionako erdigune zaharrean
Alternatiba, ANV-COP21 eta Bizi mugimenduek antolatzen dute klimaren eta justizia sozialaren aldeko «Potretetn martxa» igandean, agorrilaren 25ean, 10:00etan Baionako erdigune zaharrean, Biarritzen iraganen den G7aren karietara.
Klima eta justizia sozialari buruzko solas eder eta handiekin koherentzia duten politikak nahi dituzten, bai eta ere bortizkeriarik gabe soilik mobilizatzeko prest diren pertsona guziei martxa honetan parte hartzeko deia luzatzen diegu. Martxa hori joanen da 10:30etan Baionako erdigune zaharrean iraganen den prentsa aitzineko erraldoi bateruntz, gunea 10:00etan publikoki zehaztua izanen delarik (segitu #DécrochonsMacron traol-hitza edo adi egon goiz horretan erdigune zaharrean zabalduak izanen diren mezuei).
Laguntzaileei deia: milesker izen emaite orri honen osatzea.
Prentsa aitzineko hortan parte hartuko dute klima mugimenduko hainbat pertsonalitate eta adituk, eta bere gai nagusia izanen da: “Klima, justizia soziala: Macron-ek amore ematen du, deslotu dezagun!”. Prentsa aitzinekoak Macron lehendakariaren egiazko klima bilana eginen du. Haren helburua, trantsizio ekologiko eta sozialaren arloan, frantses gobernuak daraman politika errealaren, eta, 2050eko ber gobernuak bere buruari omen finkatzen dizkion helburuen edo Pariseko Akordioaren artean den tartea nazioarteko prentsari argi uztea izanen da. Emmanuel Macron-en “Make our planet great again” bezalako nazioarteko solas ederren eta bere gobernuaren eguneroko ekintza zehatzen artean, arroila animale bat bada. Galdegiten diogu segidan arroila horren betetzea.
Estatu mailako hainbat herri enblematikoetan deslotuak izan diren Macron lehendakariaren hainbat potreta ofizial prentsa aitzineko horren karietara berriz agertuko dira. Poliziak eta jendarmeriak potreta horiek azkarki xekatzen dituztenez, galdegiten dugu nahiant guziei nahasbideak ekartzen lagundu gaitzaten, egun horretan, zuen etxeko koadro bat ekarriz, aitzinetik paketatua, edozoin izanikan ere haren irudia.Ibili Baionako erdigune zaharrean kuadro paketatu hori beso azpian eta etorri prentsa aitzinekoaren gunera, azken honen gunea publiko bilakatu bezain laster.
Potreten martxa honetan parte hartzeko baitezpadakoa da bisaia agerian eta %100 bortizkeriarik gabeko moldean egitea, edozoin izanikan ere poliziaren jarrera. Milesker zuen parte hartzeaz, sustenguaz eta inplikatzeaz politika klimatikoen arloan aldaketa masibo eta berehalakoak fermuki eskatzeko.
ANV-COP21 (Action Non-Violente COP21), Alternatiba, Bizi
Laguntzaileei deia: milesker izen emaite orri honen osatzea.