Klima, justizia soziala: mobilizazio orokorra!

Klima, justizia soziala: mobilizazio orokorra!

Klima martxa eta San Izpirituko zubiaren blokatzea irailaren 21a larunbatean, 15:00etan Baionan

Euskal Hirigune Elkargoa eta Vinciren arteko akordioa indarrean sartu behar litzateke urriaren 1ean. Euskal Hirigune Elkargoak Vinciri dirua emanen dio ordainlekuetako prezio apaltzea diruztatzeko, hilabetean bederen 20 bidaia egiten dituzten harpidedunendako puntako tenoreetan. Euskal Hirigune Elkargoak eta mugikortasunen sindikatuek BAB hiri barnetako eta euskal kostaldeko autoen bide trafikoa arintzeko xedea dute, autoen parte bat autopistara mugituz (helburua da tokiko bide sareetarik egunero Aturri zeharkatzen duten 90 000 autoen herena).

Hiri barneko auto zirkulazioaren parte baten ttipitzea ulertzen ahal da, baina hori eraginkorra izanen da bi baldintzetan: aparkaleku bereziak sortuz hiri inguruetan auto zirkulazioa ez dadin hiri barnera joan eta hiri erdiko zonbait bide mugikortasun eztiaren bide nagusi gisa (autobus eta bizikletentzat) eraldatuz. Baldintza horiek bete gabe,neurri honek ukanen dituen ondorio bakarrak autoen erabilpena sustatzea eta “hodi orokorraren largatzea” izanen dira.

Horren ondorioa izanen da euskal kostan milaka auto gehiago zirkulazioan ezarriak izanen direla. Zonbait urteren buruan, gure hiriak ber maneran autoz bete-beteak eta trabatuak izanen dira, eta ber arazoaren aitzinean izanen gira baina maila oraino handiagoan. Aldiz, oraindanik, neurri horrek goitituko ditu aldaketa klimatikoaren ardura duten, eta BAB-n jada lehen postuan diren bidezko garraiotik datozen berotegi efektuzko gasen isurketak,

Denak teorikoki adosten diren garai hauetan, guttienez baitezpadako larrialdia den berotegi efektuzko gasen isurketaren murrizteari buruzko diskurtsoetan, isurketa hauek sortzen ari diren hondamendi klimatikoaren hedaduraren mugatzeko, egoera hau ezin onartuzkoa da!

B.A.B.n, beraz, hainbat bide behar dira autoei debekatu, autobusentzat bakarrik diren bide batzutan eta bizikleta-bide segurtatu batzutan eraldatuz. Bereziki BAB etorbidea (1), D810 (2) eta San Izpiritu zubia (3) bezalakoe guneetan.

Oraindanik, goazen ekintzetara!

Larunbatean, irailaren 21ean, Nazio Batuek Klimaren arloan duten gailur bat dela eta mobilizatzeko nazioarteko dei baten karietara, familia giroko martxa herrikoi handi bat iraganen da Baionan. 15:00etan abiatuko gira Paul-Bert Plazatik eta hiri-erdi zaharraren parte bat zeharkatuko dugu. Denak deitzen ditugu gurekin etortzera, familian, lagun giroan, etab.

Martxa honen bukaeran, praktikan ezarriko dugu autoendako hiri barneko bide nagusien hestea, Sain Izpiritu zubia autoei debekatuz. Noski, bizikletak, oinezkoak eta autobusak pasatzen utziko ditugu. Baina, determinazio osoz eta %100 bortizkeriarik gabeko moldean, zubiaren sartzeak blokatuak izanen dira eta bertan, autoentzat diren eremuak okupatuko ditugu.

Artistei, kolektiboei,mugimenduei, sindikatuei, alternatiba eramaileei deia

Denak deitzen ditugu gurekin juntatzerat, San Izpiritu zubiaz, irailaren 21 honetan besta giroko gune aldarrikatzaile handi bat egiteko, zehazki erakutsiko duena klima eta justizia sozialaren aldeko mobilizazio orokorra.

San Izpiritu zubian erakutsiko dugu eraiki nahi dugun jendarte zuzen eta jasangarriak zer itxura duen. Bertan eraikiko dugu trukaketa, adierazpen eta esperimentazio gune bat. Klima, bioaniztasuna, justizia soziala, elkartasuna, hospitaleko larrialdi zerbitzuak, erretretak, autobusendako ibilbide bereziak, bizikleta, gaueko trenak, fruitu eta barazki goiztiarrendako trena, merkantzien SNCFezko garraioa, Pariseko Aireportuaren pribatizazioa, pestiziden debekatzea, elikadura sanoa eta tokikoa, hiri-laborantza, oihan eta ozeanoen babestea, eko-eraikuntza-zaharberritzea, birtokiratzea, CETA edo Mercosur bezalako itunen bukaera, energia berriztagarriak eta beste hainbeste aldarrikapen edo aterabide zehatzen eraikuntzek beren tokia ukanen dute mundu berriruntz joanen den zubi honen gainean!

Kolektiboak, elkarteak, sindikatuak, mugimendu ezberdinak, alternatiba zehatzen bultzatzaileak, etorri zuen erakus mahaien, deien, izenpetze biltzeen, aurkezpenen eta esperimentazioen bertan ezartzerat!

Karrika artistak, musikariak, tokiko ekoizle edo ofizialeak, jin numbrian mota berri bateko mobilizazio honi besta eta joko giro baten emaiterat! (4)

Solas eder aski! Ekintzetara goaz!

Larrialdi klimatikoa, justizia soziala, mobilizazio orokorra!

Bizi!

(1) BABko ibilbidea, Baiona, Angelu eta Biarritze zeharkatzeko bide nagusi xahalena eta zuzenena, gaur egun bizkikletei debekatua da jakinez bertan errexki badela bizikletentzat bi-norabidetan litaiken bizikleta bide segurtatu baten plantan emaiteko tokia.

(2) D810aren zati batek, Saint-Léon biribilgunetik goitikoak, Ingurumenaren Grenelle-ari esker plantan emana izan zen garraio kolektiboendako berezia zen bide bat bazuen. Bertan bizikletak ibiltzen ahal ziren molde erabat segurrean. Omen, behin-behinean kendua izan da bide hori: segidan zen egoeran berriz ezarria izan behar da eta garatua ere.

(3) San Izpiritu zubian, bizikletarendako zirkulazioa, txirrindulariak eta oinezkoak arriskuan ezartzen dituen egiazko buru hauste bat bilakatu da. Nola ulertu autoendako San Izpiritura doan bidearen atxikitzea, jakinez Maubec karrika bera, gaur egun norabide bakarrekoa dela, alderantzizko norabidean?

(4) Ez duda, sar harremanetan gurekin 05 59 25 65 52 zenbakian edo info@bizimugi.eu helbidean