Munduko herri aberatsenen 7 Estatu edo Gobernu buruak elkarretaratzen dira urtean behin G7aren karietara. Bilkura horren antolaketa eta segurantza errexkiago segurtatuak litaizken kuartel batean edo gobernu egoitzetan topaketa egiteko ordez edo udan arazo logistiko nagusirik ondorioztatzen ez duen hiri ez turistiko batean biltzeko ordez, bilera hau Biarritzen iraganen da agorrila minean!
Hiru egunez biltzeko, mundu honetako jaunttoek, leku balneario bat behar dute… Bost axola, zein diren gastuak eta arazoak jendartearentzat, hunkituak diren guneetako biztanleriarentzat. Egiazko kapriza monarkikoa eta arbitrarioa da. «Erabakitzen dut, nahi dudana», edozoin izanikan ere ondorioak biztanleriarentzat. Intendentziak segitu behar du.
Ondorioz, G7aren bilkura hau operazio izigarri konplexua bilakatzen ari da antolatzeko eta finantza publikoentzat guziz garestia: milaka polizia bereziki mobilizatuak, lan bereziak aireportuak pribatizatuak, biharamunik gabeko ehundaka milioi gastu.. G7ak omen desberdintasun sozialak nahi ditu aipatu, hemen edo munduan zehar, miseria ainitz eztitzen ahalko dituen diru zama animaleak nolanahika xahutuz. Aldaketa klimatikoaren arazoa aipatzeko xedea du ere omen, zentzugabeko aztarna ekologikoa ukanen duen formatu batean.
Eta Euskal Kostako biztanleriarentzat egoera hastiala da: eremu oso batzu debekatuak, hondartza eta tren geltokiak hetsiak, bide eta hiribideak zirkulazioari debekatuak, giro beldurgarria, etxalde ekoizpenekilako merkatuak eta gertakari ezberdinak debekatuak, saltegiak hesterat gomitatuak, arta emaileak beren pazienteetarik ezin hurbilduak eta jendeen egunereko bizia trabatuko duten milaka arazo, hori guzia arduradun politiko batzuk, diru publikoari esker ordainduak, bilera egiteko parada ukan dezaten… itsasoari so!
«G7az Euskal Kostaren bahiketari ez!» petizioa
Guk, Euskal Herriko edo beste herrietako biztanleok, hain usu gerria tinkatzea eta errealitateen zentzua ukaitea galdegiten zaigun hiritarrok, salatzen dugu arbitrario eta xahutze eskandalugarria suposatzen duen G7aren Biarritzen iragaitea, agorrila minean.
Macron lehendakariari eta gure buruzagiei galdegiten diegu, geldi daitezen gure baliatzerat doiketa aldagaiak bagina bezala, biztanleria eta lurraldeak errespeta ditzaten, baitezpadako neurritasunaren eredua izan daitezen, diru publikoa erabil dezaten pobreziaren eta krisi ekologikoaren borrokatzeko, eta behin betikotz errealitaterat itzul daitezen.
Izenpetzeko: http://bit.ly/G7azbahiketa