Klima, justizia soziala:
Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian
ondoko ekintzetarako dei moduan
Baionan egin den justizia klimatikoaren aldeko martxak 1000 pertsona bildu ditu larunbat honetan —irailaren 21ean—, eta San Izpiritu zubia sinbolikoki okupatuz bururatu da. Bizi Barnekaldek, Avenir elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak momentu berean Baigorrin antolatu dutenak 60 pertsona bildu ditu. Bezperan, 500 lizeoko ikaslek klimaren aldeko martxa bat egin zuten, ekintza eta mintzaldi andana bat tartekaturik. Sartzea, berehala, klimaren eta justizia sozialaren aldeko mobilizazio azkar batekin hasi da.
Ekintza eta manifestazio horiek aste berezi baten buruan gertatu dira, non zientzialariek klimaren egoeraren bilakaerari buruzko txosten oso kezkagarria plazaratu baitute eta justiziak lehendakariaren potreta kendu duten bi militante hobengabetu baititu, «beharrarengatik eta bidezko motiboengatik», «Humanitatearen geroa larriki kaltetzen duen (…) klima nahasmenduaren aitzinean» Estatua geldirik egoten baita. Mobilizazio horiek New York-en eginen den NBEren gailurra (klimari buruzkoa, hain zuzen) baino lehen heldu ziren eta Ipar Euskal Herrian burutuko diren ekintza andana baten seinale ziren. Ekintza horiek, bereziki, garraioei eta mugitzeko moldeei buruzkoak izanen dira —horiek baitira berotegi efektuko gasa sortzen duten sektore nagusiak—, bai eta klimaren batailako hemengo «fronte» anitzei buruzkoak ere.
3 klima martxa 2 egunetan
Irailaren 20an ortziralarekin, lizeoko ikasleek mobilizatze sekuentzia berri hori ireki dute, Baionan 500 parte hartzaile bildu dituen martxa batekin, Fridays For Future Euskal Herriak deiturik. Manifestaldia banderola batek idekitzen zuen «Jendarte honek oihanak kontsumitzen ditu, eta gizon-emazteak deserrotzen! Alda sistema, ez klima!» mezuarekin. Suprefeturaren aintzinean die-in bat egin dute, klima aldaketa zalutzen eta larritzen dela adierazteko, mende bukaerarako +7ºC-ko perspektiba izugarri batekin. Estatuaren alfer egotea salatu dute eta Lyonen ANV-COP21ko bi ekintzaileen hobengabetzea txalotu dute. Ondotik, sinbolikoki gereziondo bat landatu dute Roland Barthes zelaigunean, oihan-galtze, urbanizatze basatia edo oihan suteak pairatzen duten eskualdeen oihaneztapenaren alde egiteko. Azkenik, heldu diren egunetarako ekintza berri serie bat iragarri dute.
Irailaren 21ean larunbatarekin, klimaren aldeko bi martxa izan ziren, bat Baionan eta bertzea Baigorrin. 60 pertsonak desfilatu zuten Baxenabar herrian, kantoineko hidroelektrizitate ekoizpen guneetatik txirrindiraultza bat pasa ondoren. Ezen, errepikatzen diren erabaki administratibo batzuk (erreketan urtegiak kentzea, baimenak berritzeko zailtasunak, etab.) Euskal Herri barnealdeko energia berriztagarrien ekoizpen ahalmena murrizten ari baitira, eta tokiko hautetsiek moratoria bat eskatzen dute urtegi errauste edo naza kentzeei dagokienez.
Baionan, Bizik deiturik, 1000 jende ibili dira hiri barnean banderola baten gibelean «Klima, justizia: ele aski, ekintzak! Klima, justizia soziala: hitzetatik ekintzetarat!». Manifa hasi aitzin, hitz hartze batean, elkarteko ordezkaria den Txetx Etcheverryk azpimarratu du gauza anitz egiten zirela bulta honetan eta behar genituela «eginahal guziak egin abian diren hainbat gai aitzinarazteko: alternatibak «dena autoari», tokian energia berriztagarria ekoizteko ahalmenak, baserri-laborantzaren aldeko tresnak, bio eta tokikoa, ahalak ekonomia zirkularra eta birtokiratu baten alde, Lurraldeko klima-aire-energia plana, hiriko joan-etorrien plana, tokiko bizilekuen plana, herrietako bozka-zerrenden programak, etabar. Presioa eman behar dugu, maila guzietan, orain sekulan baino gehiago!».
San Izpirituko zubia blokatua eta okupatua
Ibilaldia bukatu da ekintza erraldoi batekin, San Izpirituko zubia zeharkatzen zuten autoen blokatzearekin. Jende hesi batek zirkulazioa moztu du, arte horretan zirkulazioa iragazteko sistema bat plantan ezarri da autobusak, ziklistak eta oinezkoak bakarrik pasatzera uzteko. Zubian, besta giroko okupazio aldarrikatzailea hasi da eta hor ziren erakusmahaiek eta klerazko mezuek urte sozial hastapen honen aldarrikapen herrikoi, sindikal eta ekologiko ezberdinak bateratzea ahalbidetu dute. Horrela, ibilaldi honetara parte hartzera deitu zuten hainbat erakunde eta kolektibo elkarrekin mintzatu dira, hauetan CADE, Euskal Herriko Fridays For Future, Collapsonautes elkarteak, CGT, ELB eta LAB sindikatuak, Surfrider Côte Basque, Txirrind’ola, Aitzina, Emmaus, CCFD-Terre Solidaire, lLDH etabar…
Romain Dussault, Biziko koordinatzaileak esplikatu du horrelako bateratze baten koherentzia «Adibide bakar baten hartzeko, erretreten erreforma golpe sozial txarra da, bai eta ere golpe ekologiko txarra: bere gaitasun ekologiko eta naturalak jadanik gainditzen dizkiogun planeta batean, «gehiago lan egin» eta ondorioz «gehiago ekoiztu» logika defendatzeak erran nahi du jendartea bere buruari harrika ari zaiola.»
Bere aldetik, Marion Pichery-k, “Dena autoari” Biziren lan taldearen koordinatzaileak Espiritu Sainduko zubiaren okupazioaren sentsua orroitarazi du: «Euskal Hirigune Elkargoari eta Euskal kostako Herriko Etxeei igortzen diegun mezua da. Vinci ordainduko duzue gure hiri barneetako auto zirkulazioaren parte handi bat arintzeko. Ber denboran, ez baduzue autoen zirkulazioari biderik hesten hiri horien barnean berean, klima arazoa larritzen duzue eta hori ezin onartuzkoa da. Alabainan, horrela, auto zirkulazioaren hodi orokorra largatuko litaike, hiri barnean autoz bidaiatzeko gomita indartuz. Ororen buru, auto gehiago, berotegi efektuzko gas isurketa gehiago, eta hori zonbait urtetan bakarrik, gure hiriak berriz autoz beteak litaizkelarik, baina gaur egun baino auto kopuru handiago batekin. Ingurabide xedea behar da nahitaez jarraikia izan hiri barnean autoentzat diren bide gehiago autobusentzat bakarrik, oinezkoentzat eta txirrindularentzat eraldatuz. Zubi honetan, hemen berean, baina beste ainitz gunetan ere, BABko etorbidean edo D810an, adibidez!»
Hor, ere, datozen ekintza eta mobilizazioak jakinaraziak izan dira, mugikortasun eta garraioaren arloan, datozen hilabeteetan, jakinez oraindanik bilkura bat finkatua dela 7ko astelehenean urriaren 19:00etan, MRA Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako 20an, Baionan.
Loturik diren argazkiak zuen hedabideetan erabiltzeko behar eskubide guziekin dira