Izen emaiteak solasaldia: Bortizkeria, bortizkeria eza, taktiken osagarritasuna? Eraginkortasuna, erradikalitatea, etab.

Solasaldia: Bortizkeria, bortizkeria eza, taktiken osagarritasuna?

Eraginkortasuna, erradikalitatea, etab.

Urriaren 8an asteartarekin 19:00etarik 21:00ak arte, 20 Cordeliers karrikan, Baiona ttipian.

Biziko kide eta hurbilekoei zabaldua zaien solasaldia

Bere sorreratik, Bizi! engaiatua da %100 bortizkeriarik gabeko estrategian. Horrek ez du kentzen galderak eta solasaldiak ukaitea bortizkeria/bortizkeria ezaren gaiaz. Nun kokatzen da bortizkeria eta bortizkeria ezaren arteko muga? Bakezaletasuna eta bortizkeria ezaren arteko desberdintasuna zein da?  Zerk berexten ditu “bortizkeria / bortizkeria ezaren taktiken osagarritasuna ” deitu estrategia eta bortizkeriarik gabeko estrategia? Zein da bortizkeria ezaren eraginkortasun erreala? Eta bortizkeriarena? etab
Proposatzen dautzuegu elkar trukatze eta solasaldi momentu bat antolatzea bortizkeria eza eta bortizkeria/bortizkeria ezaren gaiaz, berrikitan G7aren kontragailurraren karietara eztabaidagai izan baita militante batzuen artean.

Milesker zuen izena laster emaitea lekuak mugatuak baitira:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSexqwWmAYMMaLoJTosy11HHZXYKn3dQRlSHFkBBwvYpUInp-Q/viewform?usp=sf_link