“Nork iragar zezakeen (…) klimaren krisia gure herrian uda honetan ere ondorio ikusgarriekin? Emmanuel Macron 2022/12/31 Editoriala Gobernuak garaipen sozialak (gaur erretretak dira) banaka-banaka desegiten dituelarik… Beste batzuk herria egiten dute, elkarrekin lurralde burujabea eraikiz. Eta sareak nahasten dira gure eguneroko biziko arlo guztietan, Euskal Herriak arropa berriak jantzi ditzan. Mugikortasun eztiak eta tokiko tren-zerbitzuak …
Feb 28 2023
Mahai-Ingurua – Azken 60 urteetako mobilizazio eta mugimendu ekologistak Ipar Euskal Herrian
Ostiralean, martxoaren 10ean, 20:00etan Kordelierren karrikako 20., Baionan Mahai ingurua, 6 hamarkaden aurkezpen orokorrarekin eta irabazle izan diren mobilizazioetan parte hartu duten militanteen lekukotasunarekin. Bagira, lurraldeko eragileei galdegina izan zaie lekukotasun baten ekartzerat.Lurraldeko eragile gisa, Bizik hitzaldi horren bidez, Iparraldeko azken 60 urteetako mugimendu eta mobilizazioen aurkezpen orokorra ezagutaraziko du eta 4 borroka eta garaipen …
Feb 18 2023
Energia xahutzea: RLPIan publizitate argiduna debekatzeko ekintza
Larunbat goiz honetan, otsailaren 18an, goizeko 7:00etan, Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko 25 militantek hainbat iragarki taula itzali eta 52 afixarekin estali dituzte. Ekintza honen bitartez, Bizi!, CADE, Paysages de France eta Résistance à l’agression publicitaire elkarteek energia xahutze hori salatu eta publizitate argidunaren debekatzea eskatzen dute ondoko Herriarteko tokiko publizitate araudian. …
Feb 16 2023
SAR HITZA – Begirale ekologikoen 5. kazeta!
Begirale ekologikoek herritarren behaketa segurtatzen segitzen dute, jantegiei bereziki so eginez. Urrian, prentsaurreko batean jakinarazi zuten 9 elkargok ez zutela asteroko menu begetarianoa errespetatzen, eta oso hiri gutik dutela proteinen dibertsifikazio plan bat abiatu, nahiz eta 3 urte baino gehiago baden legeak hori eskatzen duela. Herriko taldeekin izan solasaldiek eta Bidarten hautetsi, eragile, guraso eta …
Feb 08 2023
AHT: Biziren ekintza, proiektu hau, Euskal Herriaren iritziaren kontra, CD64ak duen inposatzeko xedea salatzeko
Otsailaren 8an, 8:15etan, Biziko 20 ekintzailek 16 m²-ko bi banderola zabaldu dituzte Baionan den Departamenduko Kontseiluaren aitzinaldean LGV-GPSO delako AHT proiektu klimatizida salatzeko. Proiektuak eztabaidan segitzen du jendarte zibilaren eta Euskal Elkargoaren kontrako jarrera argia izan arren. Bizik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluaren eta bere lehendakariaren aldeko jarrera salatzen du, zeren proiektuaz zuzenean hunkitua den lurralde …
Jan 28 2023
Ipar Euskal Herriko Jantegiei buruzko mahai-inguruaren arrakasta : ekiteko medioak garatzekoak
Larunbat honetan, urtarrilaren 28an, hirurogoi pasa parte hartzaile hurbildu dira Bizi elkarteak eta Bidarteko Herriko Etxeak antolaturiko ekologia eta osagarri mailan jantokien eraginari buruzko mahai-inguruan. Ikasleen burasoek, herriko etxeetako hautetsi eta funtzionarioek bereziki osatu duten entzulegoak, gaiak animaturik, trukaketen denboran ainitz parte hartu du. Arrakasta eta zailtasunak aipatuz, eztabaidak bat egin du menu begetalagoak gehiago …
Jan 27 2023
Erretreten erreformaren kontrako mugimendua: mobilizazio soziala baina ere ekologikoa!
Urtarrilaren 31n, asteartearekin, 1945etik indarrean den jendarte ereduaren kontrako gobernuaren ofentsiba gelditzeko funtsezko parada berri bat finkatua da jadanik. Erretreten erreformaren kontrako inter-profesionala den greba berri honetarako mobilizazio zabala prestatua izaten ari da. Bizik dei egiten die bere militante eta laguntzaileei osoki parte har dezaten, babeserako eta elkartasunerako den gure jendarte eredua defendatzeko, baina ere …
Jan 22 2023
#103 Bizirik irrati saioa
Jan 19 2023
Etapako goraipena!
🌳 Herritar mobilizazioaren bidez, Bizik gure haurrentzat jantegiak hobetzen ditu Joan den azaroaz geroztik, Mugerreko eskola publikoek legeak zehazten duen asteroko menu begetarianoa eskaintzen dute. 😋 Aldaketa hau Ipar Euskal Herriko jantokien egoera ekologikoari buruzko prentsa aitzinekoaren eta herriko jantegien arduradunen eta mugertar begirale ekologikoen arteko bilkuraren ondotik iragan da. Bizik ongi etorria ematen dio …
Jan 18 2023
EH Burujabe dokumentua ‘sketchnote’ moduan
Euskal Herria Burujabe, lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren proiektuaren beste kapitulu bat aurkezten dizuegu marrazkien bidez: mugikortasunaz ari den kapitulua. Lurralde alternatibak aipatu ondotik, ‘sketchnote’ moduan lantzen dugun bigarren gaia da eta asmoa dugu dokumentuko kapitulu guziak horrela aurkezteko.