Begirale ekologikoek herritarren behaketa segurtatzen segitzen dute, jantegiei bereziki so eginez. Urrian, prentsaurreko batean jakinarazi zuten 9 elkargok ez zutela asteroko menu begetarianoa errespetatzen, eta oso hiri gutik dutela proteinen dibertsifikazio plan bat abiatu, nahiz eta 3 urte baino gehiago baden legeak hori eskatzen duela. Herriko taldeekin izan solasaldiek eta Bidarten hautetsi, eragile, guraso eta …
Category: kazeta-5
Feb 16 2023
TXALO 👍 Makea & Lekorne
Makea eta Lekorne herriek beren eskoletako haurren plateren zinezko eraldaketa hasia dute. Burasoen iniziatibari eta Lekorneko Herriko etxearen etengabeko laguntzari esker, jantegi biologikoa sortu zuten 2018an. Sukaldari berria animalia proteina murrizteko lanetan ari da, tokiko fruitu eta barazki biologikoak faboratuz. Elikagaien hondarkin kopurua haur bakoitzeko 20 g-ra pasatu da ere, frantses Estatuko batez bestekoa 120 …
Feb 16 2023
TIRRIT 👎 Mogikortasun Sindikatua
Euskal Herri-Aturriko mugikortasunen Sindikatuak helburu hau duelarik : “mugitortasun eskaintza modernoa eta emaitza onekoa eraiki « autoa nagusi »-ren alternatiba gisa ”, % 20ko beherapena eskaintzen du autobideko tarifetan, 1,5 tonako SUV batean bakarrik daudenei ere! Alabaina, “Pass Rocade 50” delakoarekin, ez da auto partekatze edo intermodalitate praktikarik eskatzen, aski da hilabeteko bidaia bera 20 …
Feb 16 2023
BAZINAKIEN? Informazioa eta gardentasuna jantegietan
2022az geroztik, menuetan sartzen diren Lurraldeko Elikadura Proiektutik datozen bio, kalitatezko eta tokiko ekoizkinen partearen berri ematera legez behartuak dira elkargoak, jantegiaren sarrerako bistaratze iraunkor baten bitartez. Informazio hori gutienez urtean behin eguneratua izan behar da, erabiltzaile guziek irakurgarria izanez, eta gutienez urtean behin ikasleen gurasoei emailez igorri behar zaie. Menuetan ere agertu behar …
Feb 16 2023
EGIN DUTE 🏆 Neurritasun politika aitzinatu baten adibidea
Jadanik ikusten ditugun en klima-aldaketaren eta baliabide-eskasiaren ondorioei buru egiteko, Grand Douaisis-ko hautetsientzat erresilientzia-hautu fermua urritasunaren lehenestea da. Energiaren prezioen igotzeari erantzuna emateko moldea da ere elkargoentzat, enpresentzat eta herritarrentzat. Hauts-de-France eskualdean, Grand Douaisis-ko SCoT sindikatu mistoak (225.000 biztanle) 55 herri biltzen ditu 2 elkargotan, eta bere Klima Plana 2020ko abenduan bideratu zuen. Urritasuna ez …
Feb 16 2023
EUSKAL ELKARGOAN ZER? 👀 Informaziorik gabeko mobilizaziorik ez!
Azken Begiraleen Kazetan, Hitza Hitz batzordeak lurralde mailako ekintzen ondorioei buruzko adierazle eskasa sumatu zuen, joan den udazkenean helarazi beharreko informazio faltagatik. Azkenean, ez dugu deus publiko zabalarekin partekatuko 2023ko udazkena aitzin! Alta informazio egokia, eguneratua eta ulergarria beharrezko baldintza da lurraldeko eragileen eta biztanleriaren mobilizaziorako. Ibilbide bideragarrian izateko gauzatu behar diren ekintzen hedadura estimatzeko …
Feb 16 2023
BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Laura Martegoute – Zato gurekin!
Zerk animatu zaitu begirale ekologikoa bilakatzera? Mundua lagunen artean berregitea, nire sukaldean, eta eguneroko jestu ttipiak, ez ziren aski gure planetako biziaren eta bizigarritasunaren suntsitzea ikustean sentitzen nuen haserrea eta ezintasuna lasaitzeko. Orduan, bizi naizen lurraldean ekintza konkretuetan sartzea beharrezkoa eta interesgarria iduritu zait. Zer egiten duzu Begirale gisa? Kazetak banatu, Hitza Hitzen gertakariak herrian …