Ipar Euskal Herriko Jantegiei buruzko mahai-inguruaren arrakasta : ekiteko medioak garatzekoak

Larunbat honetan, urtarrilaren 28an, hirurogoi pasa  parte hartzaile hurbildu dira Bizi elkarteak eta Bidarteko Herriko Etxeak antolaturiko ekologia eta osagarri mailan jantokien eraginari buruzko mahai-inguruan.

 Ikasleen burasoek, herriko etxeetako hautetsi eta funtzionarioek bereziki osatu duten entzulegoak, gaiak animaturik, trukaketen denboran ainitz parte hartu du.  Arrakasta eta zailtasunak aipatuz, eztabaidak bat egin du menu begetalagoak gehiago demokratizatzeko eta hondakinak murrizteko egin behar diren indarrekin. «100 g. haragitik bazkarika 70 g.-ra pasatu gira, aitzinean emanez fruitu eta barazkiak ahal bezain bat, erran digu Hélène Labrosse-ek, Lekorneko burasoak. Frantses estatuan, xahuketa 100g.-tik goitikoa da bazkarika, gure kasuan 20 g.-tan gira […] Haurrek maite dute jatea, kontent dira eta dena jastatzen dute” 

Ekitaldia sustatzen duen Bidarteko jantegiko taldeak, ez du zalantzarik izan larunbat eguerdian gormantak eta begetarianoak diren platerak prestatzeko sukaldaritza egun gehigarri batekin. Osagarriarentzat ona den elikadura anitza segurtatuz, jantegiko sukaldariak, Xabi Richome-ek, Bidartar gazteek jadanik jaten eta preziatzen dituzten platerak proposatu ditu. Menuan: Beterrabak, kakahuete, lima, Kuia taloberria, Polenta piperrada edota patata ezti krema… burasoak eta haurrak loriatuz..

Plantan eman dugu dastatzaileen mahaia, asteazkenetan, haurrekin, plater begetarianoak probatzeko, menuan sartu aitzin, zehaztu du Christelle Laborde-ek, Bidarteko haurtzaro eta gazteria poloaren arduradunak.

«Ideia, argudioen eta sabelaren bidez konbentzitzea da!», txantxetan ari zaigu  Maël Thomas,  Biziko bozeramailea. Adosean diren azterketa zientifikoetan bermatuz, elkarteak gure egungo elikadura sistemak dituen eraginak ingurumenean eta osagarrian ekarri ditu gogora. “Ibilbide jasangarria hartu nahi badugu eta aukera ukan elikadura burujabetza kausitzeko, horrek animalia produktu gutiago eta hobeak jatea dakar; eta jantegiak leku egokiak dira hori lortzeko”, zehaztu du.

2019az geroztik, delako «EGAlim & Climat» legeek eskoletako jatetxeak behartzen dituzte astero menu begetariano baten eskaintzera, % 50eko janari “iraunkor eta kalitatezko”, eta % 20 ekoizkin biologiko. Egunean 200 apairu baino gehiago zerbitzatzen dituzten jatetxeek ere Ekintza-plana plantan ezarri behar dute landare-proteinaren zatia handitzeko eta animalia-proteinarena apaltzeko. 

Proteinen dibertsifikazioaren arloan,  hiri-elkargoak ez du plantan eman iniziatibarik. Gai hori beharko dugu hurbildu“ dio Euskal Elkargoan biharko  laborantza eta elikaduraren lehendakari-ordea den  Isabelle Pargade-ek.

Jadanik Biziren mobilizazioak fruituak ematen ditu: Mugerren, hemendik aitzina, menu begetarianoa asterokoa da. Elkarrizketak abiatu dira ere legea  betetzen ez duten jantegia duten eta norabide onetik joan nahi dutela hitz eman duten herriekin.

Tokiko demokrazian parte hartu begirale ekologiko bilakatuz:
bizimugi.typeform.com/to/kPpRwQLf