“Nork iragar zezakeen (…) klimaren krisia gure herrian uda honetan ere ondorio ikusgarriekin? Emmanuel Macron 2022/12/31
Editoriala
Gobernuak garaipen sozialak (gaur erretretak dira) banaka-banaka desegiten dituelarik… Beste batzuk herria egiten dute, elkarrekin lurralde burujabea eraikiz. Eta sareak nahasten dira gure eguneroko biziko arlo guztietan, Euskal Herriak arropa berriak jantzi ditzan. Mugikortasun eztiak eta tokiko tren-zerbitzuak sustatzea behargabeko AHTaren ordez, gure haurren elikadura eta osasunaren alde eskoletako jantokietan…
Arlo hauetan errotiko aldaketaren premia iragartzen dugu beste hainbestetan bezala. Meza handi eta urrunak eta COP57a itxarotea ez dira aski. Orain eta hemen, gure lurralde osoan, kolektiboki jokatu behar dugu.
Potreta: Maël, 25 urte, Baiona
«Harrigarri kausitzen dut Bizi!-n, euskaldunak ez direnek ere eguneroko euskal hiztegiko hitzak erabiltzen baitute. Guk ez dugu halakorik.»
Maël dut izena, Bretainiako Landerneau hirikoa naiz. Trantsizio ekologikoko masterra egiten nuen Lyonen. 2022ko irailean Baionara etorri nintzen Bizi!-n sei hilabeteko herritar zerbitzu baten egiteko, ikasketak bukatzeko ikastaldi baten karietara. Batez ere Begiraleen sareko animazioaz arduratzen naiz, Hitza Hitz taldean. Harritu ninduena Bizi!-n sartzean, militanteen heldutasuna, esperientzia eta antolaketa izan zen. Talde aktibo franko badira Bizi!-n eta denetan pixka bat parte hartu nahi dugu! Bigarren edo hirugarren hilabetearen hondarrean, biziki akitua nintzen, bereziki maisutzako ikerlana prestatu behar nuelako. Bizi! sare sozialei esker ezagutu nuen. Frantziako eta Europako mugimendu ekologistak eta gutiengoan diren populuen mugimendua interesatzen zitzaidan, eta ene ustez Bizi!-k biak uztartzen zituen. Ipar Euskal Herria pentsamendu eta ekintza esparru gisa izateak interes asko sortzen zidan, hori barnatu nahi nuen Bretainiara ekartzeko. Bonbarda jotzen dut, Bretainiako musika-tresna tradizionala, zinez maite dudan zerbait da. Bretoieraz hitz egiten dut, eta hemen nagoenetik euskara kurtsoak hartzen ditut AEKn. Harrigarri kausitzen dut Bizi!-n, euskaldunak ez direnek ere eguneroko euskal hiztegiko hitzak erabiltzen baitute. Guk ez dugu halakorik.
Kanpoko berri: Mugimendu abertzaleak Bagira prozesua abiarazten du
Bere sortzearen 60. urtebetetzearen karietara, Ipar Euskal Herriko ezker abertzaleak herri topaketa dinamika bat abiatua du bere etorkizunari buruz gogoetatzeko. Otsailean hasia, prozesua 2024ko Aberri Egunarekin bururatuko da. Hiru fase izanen ditu 2023ko otsailetik 2024ko apirilera. Transmisio historikoaren lehen etapa 2023ko Aberri Egunean bukatuko da, apirilaren 8 eta 9an Itsasun. Bi hilabetez, prozesuan parte hartzen duten eragileek eztabaidak, gaualdiak edota mahai-inguruak antolatuko dituzte, mugimendu abertzalearen 60 urteko historiaren une garrantzitsuenak kontatzeko eta Euskal Herriaren eraikuntzan egindako ekarpena azpimarratzeko. EHBai, LAB, Zabalik elkartea, Xuti Gazte!, Iratzar, Bizi!, Eihartzea edota Enbata eta MRA fundazioak ekitaldiak antolatuko dituzte datozen asteetan. Apirilean hasi eta uda bukaera arte, mugimenduak bere barne egoera aztertuko du. Indarrak, ahuleziak, aukerak, mehatxuak… “Kartografia oso bat” eginen da. 2023ko Aberri Egunean galdetegi bidez abiatuko den “inkesta kuantitatiboak” etorkizuneko egoera eta apustuei buruz abertzale gehienek dituzten iritziak biltzea izanen du helburu. Prozesuaren azken fasea eta luzeena, 2023ko irailetik 2024ko apiril arte, dokumentu bat edo gehiago elkarrekin ekoiztea izanen da, ondoko galderei erantzutea helburu izanen dutenak: «Zer gara? Zer da abertzale izatea gaurko munduan? “
Bisita
gidatua: Garraiobide alternatiboen aldeko lantaldea
Mugikortasuna
Berotegi Efektuko Gas iturri nagusia da kostaldean, eta bigarrena
Iparralde mailan. Garraiobide
alternatiboen aldeko lantaldeak
bakarkako autoaren alternatiba
guzien sustatzeko lan egiten du, bi tresna nagusi erabiliz:
–
botere publikoetan presio egitea politikoki engaia daitezen,
azpiegiturak eta espazioaren kudeaketa, mugitzeko modu eztien eta
garraio kolektiboaren alde bideratzeko.
– pedagogia-kanpainak
eginez, mugikortasun-alorretan erabiltzaileen jarreretan eragiteko
eta, horrela, mugikortasun
jasangarriaren kulturaren garapenean parte hartzeko.
Garraiobide
alternatiboen aldeko lantaldeak, bere ekintza eta kanpainekin, bi
tresna horiek erabiliz, borroka ederrak eramaten ditu (eta anitzetan
irabazten) maila lokalean: Chronobus-en defentsa (bere bide propioa
duen lehen autobus linea Baionako hirigunean), Herritarren
bizikleta-diagnostikoa, Trambusa, BABko hiribidea, Laure legearen
betetzea, bizikleten erabiltzeko bide eta antolaketak, etab. Bataila
horiei esker, aldaketa zehatzak irabazten dira, berotegi-efektuko
gasen isurketa murrizteko desafioa altxatzeko. Gisa berean, borroka
kulturala aitzinarazten da, sistemaren aldaketa orokor eta
estrukturalaren alde, eta horrek gure gizartearen antolaketaren
aldaketa ekarriko du.
Mobilizazioak aitzina segitzen du! Garraiobide alternatiboen aldeko lantaldeak bizikletaren, garraio kolektiboen eta mugitzeko manera alternatibo ororen aldekoei elkartzeko bidea ematen die. Hurrengo bilkura: martxoaren 14an, asteartearekin, 18:00etan, Manu Robles Arangiz fundazioan, lanen aitzinatzeko, eta badago zer egin! Interesatzen bazaizu, zatoz gurekin!
Egin dugu: Argumentuen eta sabelaren bidez konbentzitzea
2019az geroztik, EGAlim eta Klima legeek eskolako jantegiak behartzen dituzte astean menu begetariano bat egitera, menuak % 50ean produktu iraunkorrez hornitzera eta landare proteinen partearen goratzera. Hala ere, 2020an Metamorfosi Ekologikoaren Ituna sinatu zuten kolektibitateen engaiamenduak izan arren, oraindik bederatzi jantegi legezko minimo horien azpitik zeuden, eta jarraitu ziren 15 hirietarik 2k bakarrik zuten proteinen dibertsifikazio plan bat antolatu.
Elikadurak, gure haurren garapenean eta osasunean faktore garrantzitsua izateaz gain, kliman ere eragiten du zuzenki: oraindik haragitsuegia dugun kontsumoa karbono aztarnaren laurdena da hexagonoan.
Hitza Hitz-eko begiraleak lanean ari dira lege horien jarraipenean, eta urtarril hondarrean, Bidarte herriarekin elkarlanean, mahai-inguru bat antolatu zuten gai honekin: “Kantina: klimaren eta haurren osasunaren aldeko palanka!”. Helburua da eragileen konbentzitzea hau bezalako estereotipo temati batzuen aurka borrokatzeko: “haurrek ez dituzte jaki begetarianoak maite”.
Ekimen eraikitzailea, anitz partaide sentikor izan baitira garatu diren argudio eta adibideei eta egiazko aldaketak hasi nahi dituztela baitirudi.
Hitzorduak Martxo eta Apirilean
• Martxoaren 6an, astelehenarekin 18:00 – 20:00 Digitala lantaldearen bilkura Manu Robles-Aranguiz Fundazioan
• Martxoaren 9an, ostegunarekin 18:30 – 20:30 Etorkinekin Elkartasuna lantaldearen bilkura, Maiatz-en, Biziren lokalan
• Martxoaren 10ean, ostiralarekin – 20:00: Ipar Euskal Herrian azken 60 urteetako borroka ekologikoen historiari buruzko hitzaldia, Manu Robles-Aranguiz Fundazioan Kordelierren karrikako 20., Baionan
• Martxoak 13, astelehena 18:00 – 20:30 Zentinela ekologisten hileroko bilera Manu Robles-Aranguiz Fundazioan
• Martxoaren 15ean, asteazkenarekin 19:00etatik 21:00etara Kide berriei harrera, Manu Robles-Aranguiz Fundazioan
• Martxoaren 15ean, asteazkenarekin 19:00 – 21:00 Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura, Maiatz-en, Biziren lokalan
• Martxoaren 16an, ostegunarekin, Digital CleanUpDay tailerra (Digitalaren inpaktua ingurumenan ezagutzeko eta datuak garbitzeko tailerra) 3 saio: 12:15-13:45 / 14:45-16:15 / 17:15-18:45. Manu Robles-Aranguiz Fundazioan Kitorik ta irekia, izen ematea: https://bizimugi.typeform.com/to/UcKdVQRI?typeform-source=digital-cleanup-day.fr
• Martxoaren 20an, astelehenarekin 19:00 – 20:30 Hitza Hitzen Komunikazio lantaldearen bilkura Maiatz-en, Biziren lokalan
• Martxoaren 20an, astelehenarekin 19:00 – 21:00 Jakazan/k Logistika Patxoki – Tonneliers-en karrika, 23bis, Baionan
• Martxoaren 27an, astelehenarekin 18:30 – 20:30 Etxebizitza lantaldea, Manu Robles-Aranguiz Fundazioan
• Martxoaren 31n, ostiralarekin 19:00 – 21:00 Bizi Barnekalderen bilkura, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitzan.
• 2021eko apirilaren 1ean, larunbatarekin, 15:00etan Baionan, Se loger au Pays – Herrian Bizi manifestaldia.
• Apirilaren 5ean, asteazkenarekin 19:00 – 21:00 Biziko hilabetereko bilkura, Manu Robles-Aranguiz Fundazioan
• Apirilaren 10ean, astelehenarekin 18:00 – 20:30 Begirale Ekologikoen Hilabeteroko bilkura, Manu Robles-Aranguiz Fundazioan
• Apirilaren 13an ostegunarekin 18:30 – 20:30 Etorkinekin Elkartasuna lantaldearen topaketa, Maiatz-en, Biziren lokalan
• Apirilaren 17an, astelehenarekin 19:00 – 20:30 Hitza Hitzen komunikazio lantaldea Maiatz-en, Biziren lokalan
• Apirilaren 17an, astelehenarekin 19:00 – 21:00 Jakazan/k Logistika, Patxokian
• Apirilaren 19an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00 Kide berriei harrera. Manu Robles-Aranguiz Fundazioan
• Apirilaren 19an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00 Euskaraz Bizin lantaldearen bilkura, Manu Robles-Aranguiz Fundazioan
• Apirilaren 24an, astelehenarekin 18:30 – 20:30 Etxebizitza lantaldearen bilkura, Manu Robles-Aranguiz Fundazioan
• Apirilaren 28an, ostiralarekin 19:00 – 21:00 Bizi Barnekalderen bilkura, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitzan.
• Maiatzaren 3an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00 Biziren hilabeteroko bilkura irekia, Manu Robles-Aranguiz Fundazioan.