Mahai-Ingurua – Azken 60 urteetako mobilizazio eta mugimendu ekologistak Ipar Euskal Herrian

Ostiralean, martxoaren 10ean, 20:00etan
Kordelierren karrikako 20., Baionan

Mahai ingurua, 6 hamarkaden aurkezpen orokorrarekin eta irabazle izan diren mobilizazioetan parte hartu duten militanteen lekukotasunarekin.

Bagira, lurraldeko eragileei galdegina izan zaie lekukotasun baten ekartzerat.Lurraldeko eragile gisa, Bizik hitzaldi horren bidez, Iparraldeko azken 60 urteetako mugimendu eta mobilizazioen aurkezpen orokorra ezagutaraziko du eta 4 borroka eta garaipen enblematikotan parte hartu duten militanteen lekukotasun laburrak plazaratuko ditu: mobilizazioaren erronkak, ezaugarriak, lorpenak, eta mobilizazioaren antolakuntzaren zein ezaugarrik garaipena ahalbidetu duen argi utziz.

Ellande Duny-Pétré
-ren aurkezpen orokorra eta gero, 4 militanteren lekukotasunak:
  • “LEIA elkartea 2x2ren kontra” – Daniel Oltzomendi
  • “Alerta JAO kolektiboa” – Maite Goienetxe
  • “Stop Mines EH” – Martine Bouchet
  • “Rame pour ta planète Surf Park-aren kontra” – François Verdet

Gelaren antolakuntza errexteko, izena eman hemen: https://forms.gle/WFrQKKa8ecVgECqz7

Hitz hartzeak, euskaraz eta frantsesez izanen dira, aldibereko itzulpena segurtatua izanen da kaskoen bidez.

Mahai-iguru hau martxoaren 10ean, ostiralarekin, arratseko 20:00etan iraganen da MRA Fundazioaren egoitzan, Baionako Kordelierren karrikako 20.