SAR HITZA – Begirale ekologikoen 5. kazeta!

Begirale ekologikoek herritarren behaketa segurtatzen segitzen dute, jantegiei bereziki so eginez. Urrian, prentsaurreko batean jakinarazi zuten 9 elkargok ez zutela asteroko menu begetarianoa errespetatzen, eta oso hiri gutik dutela proteinen dibertsifikazio plan bat abiatu, nahiz eta 3 urte baino gehiago baden legeak hori eskatzen duela. Herriko taldeekin izan solasaldiek eta Bidarten hautetsi, eragile, guraso eta hiritarrak bildu dituen mahai-inguruak herri batzuen aitzinatzea ekarri dute. Baina oraindik bide luzea dago haurren osasunerako hobeak diren eta eragin ekologiko ttipiagoa duten menuetara heltzeko.

Begiraleak elkargoen ekintzen bilduma egiten ari dira orain, Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoera ebaluatzeko. Emaitzak ekainaren 5ean ikusiko ditugu, astelehenarekin, agintaldi erdiko txostena agertuko delarik!

2022ko ekainaz geroztik, jantokietako menuen jarraipen lanak jadanik aitzinatzeak ekarri ditu: gero eta herri gutiago legea hausten ari dira eta asteko bazkari begetarianoaren errespetu osorantz goaz. Hala ere, Ipar Euskal Herriak biziki gibelatua segitzen du proteinen dibertsifikazioan: biziki herri gutik ekintzak burutu dituzte animalia-proteinen partea tipitzeko eta begetal-proteinen partea menuetan handitzeko. Gure jan-moldearen aldatzea hala ere, beharrezkoa da ekologiari eta osagarriari lotuak diren arrazoiengatik. Emisio guzien % 38rekin, laborantza sektorea da lurraldeko berotegi-efektuko gasen lehen isurtzailea da Euskal Elkargoko Klima Planaren diagnostikoaren arabera. Laborantzarako eta biharko Elikadurarako Euskal Elkargoko presidenteordeak, mahai-inguruan zehar Elikagaien Lurralde Proiektuak proteina dibertsifikazioari dagokionez dituen gabeziak aintzat hartuz, engaiamendua hartu du agintaldiaren bukaerarako zentzu horretan neurri berriak proposatzea. Bizik eskatzen duen laborari berrien instalaziorako parada.

Begirale ekologikoek jantokietako eragileekin elkarrizketan segituko dute, gainditu beharreko blokatze puntuak identifikatzeko. Zerumuga desiragarria, Metamorfosiaren Itunean adierazia, eguneroko aukera begetarianoa izanik. Hitza Hitz batzordeak jantokiak lehen urratsa ematera gomitatzen ditu astean 2 menu begetarianotara pasatuz. Adierazitako beharrei adi jarraituko du, bereziki formakuntzari eta saretzeari dagokionez.

Lurraldearen metamorfosi ekologikoa ekarriko duen aldaketa mailak hautetsien eta agenteen formakuntza behartzen du. Bizik 6 eguneko lehen zikloa antolatu zuen Itunaren gaiei buruz formatzaile profesionalekin, berrogei bat hautetsiren faboretan. Formakuntzen kalitatearen lekuko, hautetsien itzulerak baikorrak izan ziren eta gomitatu genituen lurraldeko eragileekin bilerak egin ahal izan genituen.

Bilana egiteko eta trabak identifikatzeko, Bizik galdetegi bat igorriko die hautetsi eta agenteei, urte hondarreko formakuntza ziklo berri bati buruzko desirak eta beharrak aztertzeko.

Azkenik, agintaldiaren erdiko txostenaren prestaketa urtarrilaren 14an hasi zen, Ituneko ekintzen ebaluaketa fitxak segitzen ditugun 56 herriei eta elkargoari bidaltzearekin. Datuen itzultzea martxoaren 3ko igurikatua da, gero ebaluaketa, konpilazio eta idazketa lana hasteko. Nasaiki hedatuko eta komunikatuko diren emaitza horiei esker, euskal herritarrak lurraldeko metamorfosi ekologikoaren egoeraz informatuak izanen dira. Tokiko kartografia hau balio handiko tresna da gelditzen den bidea neurtzeko eta eragile guziak norabide berean mugiarazteko.

Begirale ekologikoei juntatzeko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, klika gustian hemen edo sar zaitez gurekin harremanetan hitzahitz@bizimugi.eu helbide elektronikoan informazio gehiago lortzeko.