Bizikutzu 39 – 2022ko martxoa

« Ez da astirik galtzeko, ta aitzakirik atxemaiteko»

António Guterres –NBEko Idazkari Nagusia

Editoriala

Globkal. Hona asmatu den beste hitz berri bat, erran nahiak definitzekoak dituena, baina laburbilduz engaiamendu bikoitz batekin definitzen ahal einukeena: tokiko mailakoa, eta hortik harat, Estatu eta nazioarte mailakoa. Globala eta lokala, beraz… Ideia hori gure egiten dugu, Bizin, eta bereziki Estatu mailan, presidente eta diputatu bozak hurbiltzen ari direlarik.Garai berean ere Estatu Frantsesak Europar Batasunaren lehendakaritza hartzen du. Delako « There is no alternatie » famatua alde guzietarik ateratzen digute, nuklearrarentzat (Europar Batasunak energia berde gisa sailkatuz), neonikotinoideak berriz erabiltzearentzat edo AHTarentza… Klima, tokiko, Estatu edo Europa mailako eztabaida politikoen erdian ezartzeko momentua da, molde globkalean, beraz! Martxoaren 12ko martxa, horren etapa garrantzitsu bat izanen da. Eskala guzietan, gure botzaren entzunarazteko garaia da.

Potreta; Antton – 51 urte – Banka/Baiona

BIZIn, nahasketa interesgarria ikusten dut euskal mugimendutik heldu diren militanteen eta kanpotik etortzen diren militanteen artean. Iduritzen zait BIZIk zubi-lana egiten duela bi mundu horien artean.”

BIZIn sartu nintzen gure gizarteak ingurumenari eta planetari egiten dizkien kalteak gero eta argikiago ikusten hasi nintzelako. Horrela segitzen badugu, gure planeta, gure bizileku den mirakuluzko altxor hori, ezinbizitzeko bilakatuko dugu, guk, gure belaunaldiak. Errealitate horretaz oharturik, ezin nuen deus egin gabe egon. BIZI hautatu nuen, haren ekintza moldea gustatzen zaidalako. Bortizkeriarik eza (Euskal Herriko historia politikoak bortizkeriarik ezaren bidea hobestera ekarri nau), baina ekintza zuzenak eginez (zinezko eragina ukan nahi badugu, ezin dugu hauteskundeen bidea soilik erabili). BIZIn, itzultzaile-taldeko partaidea naiz eta, artetan, ekintza batzuetan parte hartzen dut.

BIZIn, nahasketa interesgarria ikusten dut euskal mugimendutik heldu diren militanteen eta kanpotik etortzen diren militanteen artean. Iduritzen zait BIZIk zubi-lana egiten duela bi mundu horien artean.

Iragarritako hondamen ekologiko, klimatiko eta soziala ikusi eta deus egin gabe egon nahi ez dutenak BIZIrekin bat egiteko konbentzitu nahi nituzke. Ez egon pasibo. Gu mugitzen gara eta mugitzen segituko dugu. Gauzak aldatzen ahal dira. Elkartu behar dugu, eta mugitu. Merezi du. Eta, euskalduna naizenez, dei berezi bat egin nahi diet euskaldunei. BIZI oraino gehiago euskalduntzea zuen esku ere da!

Kanpoko berri: 2022ko hauteskundeetarako klima estrategia

Alternatiba eta ANV-COP21 mugimenduek datorren Frantziako lehendakari hauteskunderako kanpaina bat abiatua dute. Garai erabakigarri huntan, hiru erronka nagusi agertzen zaizkigu :

– klima izatea hauteskunde horien ardatz nagusietako bat, eztabaida mediatikoetan nagusiki agertzen diren segurtasuna, eta immigrazio gaien kontra jarriz;

– eraldaketa ekologiko eta sozialaren inguruko gaia inposatzea, biztanleriaren gehiengoa mobilizatzen ahalko duena: ekologia tirriagarria, bidezkoa eta errealista, karrikan eta hautesontziean nagusitzen dena;

– bozen emaitza zein nahi izanik ere, hauteskunde ondoko garaia aitzinetik asmatzea, mugimendu ekolo-sozial azkarra eraikitzeko xedez, lurraldeetan errotuko dena, politika liberalen eta identitarioen kontra biztanleria berriz mobilizatzeko gai izanen dena eta gizarte jasangarri eta berdinzalera buruz joatea fermuki eskatuko duena.

Ekintzak iragarriak dira: petizio bat abiatu, esku-orriak banatu, hautagai batzuen lanjerostasunaz abisatu haien kanpainako afixak xingolez estaliz, karrikan, sare sozialetan eta hedabideetan agertu… Gure mobilizazioetan potentziaz igoko gara mailaz maila. Ibilaldi bat izanen da martxoaren 12an, GIEC erakundearen 2. txostena plazaratu ondotik. Apirilaren 9an, lehen bozkaldiaren bezperan, indar erakustaldi ibilaldi bat antolatuko da, boz-emaileek bozkatzeko mementoan klima gogoan ukan dezaten.

Bisita gidatua: Euskaraz Bizin

Euskara Biziren nortasunaren zati garrantzitsua da, eta kide guziek elkartearen bizitzan biziarazteko gogoa baldin badute ere, talde bat bereziki horretan ari da: Euskaraz Bizin taldea. Itzulpen taldearekin lotura hertsiak ukanik ere, desberdina da, Biziren baitan euskarak duen lekuaz gogoetatu eta antolatzen du, euskarazko komunikazioa bermatzen du, eta erregularki parte hartzen du euskarazko hedabideetan. Hilabetero Euskal Irratietan eta Radio kulturan ematen den Bizirik emankizuna animatzen du eta ardura artikuluak argitaratzen ditu Argia astekarian. Frangotan, Hegoaldeko egiturek Biziri dei egiten diote hitzaldiak, ahozko edo idatzizko lekukotasunak, elkarrizketak emateko… Ahal duten neurrian erantzuten saiatzen dira taldeko kideak. Euskaraz Bizin taldea euskararen inguruko tokiko dinamiken transmisio-uhala da ere: Euskaraldia edo Korrika adibidez. Noizean behin, interesa duten kideentzako hizkuntza hastapen/formakuntza saioak muntatzen ditu. Bere azken egitasmoa: hizkuntzak elkartean duen lekua aztertzen duen liburuxka bat argitaratzea, eta honi loturik dauden hizkuntza eta elkarte-bizitzaren elkarren arteko ekarpenak. Laburbilduz, Euskaraz Bizin euskara Bizi! elkartean eta Bizi! euskaraz biziarazten duen taldea da … Bilkurak (euskaraz) hilabeteko 3. asteazken guziez 19:00etatik 21:00etara.

Egin dugu: AHTri ez! DepartamenduKontseiluko teilatutik 

Astelehenean, urtarrilaren 17an, Biziko 26 militantek ekintza ikusgarri bat egin zuten Pauen, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluari AHT linea berriaren Bordele-Akize zatiaren proiektuaren finantzaketari uko egiteko eskatzeko. Elkarteko kideek Instituzioko eraikin nagusietako baten teilatuan igotzea lortu zuten. Ekintzaileek « CD64 : à votre tour de dire NON à la LGV ! Trena maite dugulako, gelditu AHT » banderola erraldoia fatxadan zintzilikatzea lortu zuten. CD64ak, hainbat baldintzarekin, batez ere AHT proiektuarekin zerikusia duten kolektibitate guziek haren aldeko engaiamendua hartzearenarekin, AHTaren alde deliberatu eta 3 astera iragan da ekintza hau. Baina geroztik, hainbat kolektibitatek proiektuaren kontra bozkatu dute, tartean Euskal Elkargoak. Bizik behargabeko proiektu inposatu hau salatzen du, eta gaur egun diren lineen berritzea eta lurraldeko tokiko garraio sarea indartzea sutengatzen du.

Hitzorduak:

  • Martxoaren1ean, asteartez, 19:00- 21:00: Garraiobide Alternatiboen aldeko lantaldearen bilkura, MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
  • Martxaoren 2an, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Biziren Hilabeteko Biltzar irekia MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
  • Martxoaren 4an, ostiralez, 19:00 -21:00: Digitala lan taldearen bilkura, MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
  • Martxoaren 10ean, ostegunez 19:00 – 21:00 Migranteak – Etorkizuna lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Martxoaren 14an, astelehenez, 18:30 – 20:30: Hitza Hitz / Begiraleak –Lurralde trantsizioa lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Martxoaren 16an, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Kide berriei harrera MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
  • Martxoaren 16an, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Euskaraz Bizin lantaldearen bilkura Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Martxoaren 17an, ostegunez, 19:00 – 21:00: Komunikazioa lan taldearen bilkura Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Martxoaren 18, 19 eta 20an, Bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntza asteburua (Ekintza talearekin xehetasunak bildu).
  • Martxoaren 21ean, 19:00-21:00, Jakazan/k logistika taldearen bilkura, Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikaren 22an, Baioan.
  • Martxoaren 28an, astelehenez, 19:00 – 21:00: Habitat-Etxebizitza lan taldearen bilura MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
  • Martxoaren 31n, ostegunez, 19:00 – 21:00 Bizi! Barnekalde Biziren tokiko lantaldearen bilkura, EHLGko egoitzan
  • Apirilaren 6an, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Biziren Hilabeteko Biltzar irekia MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
  • Apirilaren 11n, astelehenez, 18:30 – 20:30: Hitza Hitz / Begiraleak –Lurralde trantsizioa lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Apirilaren 14an, ostegunez 19:00 – 21:00 Migranteak – Etorkizuna lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Apirilaren 18an, astelehenez, 19:00-21 :00, Jakazan/k logistika taldearen bilkura, Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baioan.
  • Apirilaren 20an, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Kide berriei harrera MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
  • Apirilaren 20an, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Euskaraz Bizin lantaldearen bilkura Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Apirilaren 21ean,, ostegunez, 19:00 – 21:00: Komunikazioa lantaldearen bilkura Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Apirilaren 25ean, astelehenez, 19:00 – 21:00: Habitat-Etxebizitza lan taldearen bilura MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
  • Apirilaren 28an,, ostegunez, 19:00 – 21:00 Bizi! Barnekalde Biziren tokiko lantaldearen bilkura, EHLGren egoitzan