Lehendakaritza kanpaina: kasu, hautagai lanjerosa klimarentzat!

Larunbat honetan, otsailaren 19an, Bizik afixaketa kanpaina bat abiatu Ipar Euskal Herrian, klima nahasmenduaren kontrako borrokaren kontra mehatxu bat diren presidentetzarako hautagaiak salatzeko. Herritarrak arriskuaz bisualki ohartarazteko eta neurriak hartzera gonbidatzeko manera da, martxoaren 12an, larunbatean, Klima Martxarentzat hitzordua hartuz.

Presidentetzarako hautagai askok ez dute larrialdi klimatikoa serioski kontsideratzen, nahiz eta klimaren arloan geldirik egotearen ondorioak jadanik biziki zehatzak (1) diren. Bozkazaleak egoera jasanezin honetaz aisatzeko, Bizi ! kide den ANV-COP21 sarea eta Amis de la Terre elkartea, Estatu osoan afixaketa operazio handi bati abiatu du larunbat honetan.

BAB-n (Baiona-Angelu-Biarritzen), ekintzaileek esku gorri baten formako abisua kolatu dute hautagaien kanpainako karteletan, “Larrialdi klimatikoa, hautagai lanjerosa” leloarekin batera. Zehazki, helburua da abisu zientifikoak gutti edo batere kontuan hartzen dituzten programak salatzea, eta, beraz, larrialdi klimatikoari aurre egiteko neurri handinahi, errealista eta sozialki bidezkorik(2) proposatzen ez duten programak salatzea da.

«Hainbat arrazoirengatik zuzenean murrura eramaten gaituzte helburutzat hartu ditugun hautagaiek», adierazi du Thibaut Godin, Biziko bozeramaileak, ondokoa gehitu aitzin: “beren neurriek ez diote frantses Estatuarii 2030. Urterako (3) berotegi-efektuko gasak murrizteko helburuak betetzea ahalbidetzen. Ez dira desberdintasunen kontra ere borrokatzen. Aberatsenen eta enpresa handienen zerbitzuko dira, prekarioenak alde batera utziz. Azkenik, hautagai hauek klima-larrialdiarentzat aterabide ez-eraginkorrak eta garestiak proposatu dituzte, hala nola trantsizio ekologikorako beharrezkoak diren funtsak desbideratzen dituzten karbono harrapatzea eta energia nuklearra ”.

Klimarentzat arriskutsuak diren hautagaien aurrean, Bizik Herritarrei dei egiten die martxoaren 12an, larunbatez, frantses Estatu osoan eginen den mobilizazio egunean, klima martxan parte hartzera. Elkarte ekologistak Baionan hitzordua finkatzen du martxoaren 12an, larunbatez, 15:00etan tren geltokian, klima eta justizia sozialaren gaiak eztabaida politikoaren erdigunean izan behar direla gogorarazteko.

(1) Batez ere Europan, 2021eko udan Alemanian eta Belgikan izan uholde hilgarriekin, eta 2022ko neguko lehorteekin Portugalen eta Espainian.

(2) “Berotze globala 1,5 ºC-ra mugatzea posible da, baina hori lortzeko aurrekaririk gabeko aldaketak beharko litaizke“, azaldu zuen 2018an Jim Skeak, IPCCko III Lantaldearen buruak.

(3) 2021eko agorrilean promulgatu “Klima eta erresilientzia” legearen arabera ezarritako helburuak.