Martxoaren 12an, larunbatez: mobiliza gaitezen klimaren eta justizia sozialaren alde!

Aste bakar batzuk falta dira lehendakaritzarako hauteskundeak egiteko. Alta, larrialdi klimatikoa eta justizia soziala eztabaidetatik kanpo gelditzen dira. Agintzen digutenei lehentasunen ordena gogorarazteko garaia da, bai maila hexagonalean, bai Euskal Herrian!

Klimarentzat arriskutsuak diren hautagaien aurrean, Elkarte ekologistak Baionan hitzordua finkatzen du martxoaren 12an, larunbatez, 15:00etan tren geltokian, klima eta justizia sozialaren gaiak eztabaida politikoaren erdigunean izan behar direla gogorarazteko.

Mobilizazio honetaz arrakasta handi baten egiteko, zure beharra badugu!

Mobilizazio handi honen antolaketan parte hartu nahi duzu?Laguntzaile bilakatu eta sartu martxaren antolatzaile taldean! 

Laguntzaileak behar ditugu kolaketak egiteko, eskuorriak banatzeko, telefono deien egiteko laguntzaileen aktibatzeko, materialak prestatzeko edo manifestaldiaren animazioaren prestaketetan laguntzeko. Gustu guzientzat zerbait bada! 

Ez duzu aitzinetik antolakuntzan laguntzeko astirik? Martxaren egunean ere lagun gaitzakezu! Martxaren animazioan parte hartzen ahal duzu, argazkiak eta bideoak hartzen ahal dituzu, bai eta ere manifestaldia behar bezala iragan dadin ere laguntza ekartzen ahal duzu. 

Martxa hau arrakastatsua izan dadin laguntzeko prest eta motibatuta zira?Sartu taldean izena emanez hemen: https://forms.gle/kpkEajQHaD8ARBKG9  

Antolakuntza taldean sartzen bazira, eta ez bazira sartzen ere, klika “Parte hartzen dut”-en gainean eta partekatu ekitaldia sareetan! Facebook-eko esteka hemen eskuragarri da: https://fb.me/e/1KDQrCv3O