Metamorfosia ez da oraindik hasia

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea.

Fitxetan erabiltzen diren urbanizazio-piktogramak herriak biztanle kopuruaren neurrien arabera irudikatzeko.

Segituak diren herrien aniztasuna hobeki konduan hartzeko, Hitza Hitz batzordeak biztanleriaren tamainaren arabera bereizi ditu herriak bere balorazioan: 26 herrixka (2000 biztanle baino gutiagoko herriak), 15 herri (2000 eta 5000 biztanle artean) eta 15 hiri (5000 biztanletik goiti). Hitza Hitz batzordeak intsektuen eraldaketaren faseak hartu ditu, metafora sakonduz, herrien metamorfosi mailaren irudikatzeko, Itunak hunkitzen dituen 7 eremuetan eramanak izan diren ekintzentzat. Ekintza bakoitzari puntuazio bat esleitu zaio:

Metamorfosi ekologikoaren egoera ilustratzen duten piktogramak: -1, atzerakada gertatuz gero: lege urratzea edo Ituneko engaiamenduen kontra doazen ekintzak 0, alfer egotearentzat: ez da funtsezko deus egin 1, arroltzearentzat: ekintzaren hastapen bat abiatu da. 2, larbarentzat: ekintzaren %25 eta %50 artean gauzatu da 3, ninfarentzat: ekintzaren %50 eta %75 artean gauzatu da 4, helduarentzat: ekintzaren %75 baino gehiago gauzatu da.

Lehen elementuak lortu bezain laster 1. etapara heltzen ahal bada, larbatik (2 eta gehiago) abiatzen diren faseek kuantifikazio bati egiten diote erreferentzia gehienetan: eskatutako adierazleei buruz informazioak bete ditzala eskatzen diote Herriko Etxeari, Begiraleek baloratu dezaten progresio maila nahikoa denez. Larrialdi ekologikoaren aitzinean, eskaera honek trantsizio ekologikoko ekintza batzuek izaiten ahal duten dimentsio sinboliko edo ilustratibotik haratago doazen eskala-aldaketaren beharra islatzen du: metamorfosi ekologikoa. Alta, Herriko Etxe askok ez dituzte adierazle horiek eman, edo eskatutako zifrak batzuetan gaizki ulertuak izan dira, eta horrek hein batean esplikatzen ahal du Herriko Etxeek orokorrean lortutako puntuazio apala. Garaiz erantzun duten 32 herrietan, metamorfosiaren batez besteko puntuazioa 4tik 0,5era baino ez da iritsi. Segituak diren 56 herriak, konduan hartuz geroz, metamorfosiaren batez besteko puntuazioa 0,3koa da: Ipar Euskal Herriko metamorfosia oraindik ez da abiatua! Eta hain zuzen ere, emaitzak herrika aztertuz geroz, puntuazioak Angeluko -0,1etik Baiona eta Itsasuko 1,1era doaz, batez bestean metamorfosiaren 1. fasera heltzen diren herri bakarrak azken bi hauek direlarik. Aurrerapen-maila orokor apal honetan, zinez oso gutti aitzinatu diren herriak (0,5etik beherako puntuazioa dutenak) zerotik hurbilago diren eta ekintzarik gabeko Herriko Etxeak bereizi ditugu, arroltze-fasetik hurbilago direnetarik (0,5etik gorakoak). Herriko Etxeen gehiengo zabala (40) ekintzarik gabeko fasean da. Ekintza batzuk adierazleei buruz informazio faltagatik guttietsi badira ere, badirudi oraindik bide luzea badela egiteko lurralde forma erresiliente berri bat agertzeko.

Niveau d’avancement global des communes dans la métamorphose écologique.

Herrien emaitzen deskubritzeko edo Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko Txostenaren kontsultatzeko : xehetasun gehiago.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.