Euskal Herriko militante altermundialistek Société Générale bankuaren publizitateen desbideratze bat burutu dute berriz ere, Baionako agentzia batean. Duela bi aste Société Générale-aren diruztatze arduragabeak salatu ondotik, Baionako sartze desberdinetako 4×3 metrako seinaleak desbideratuz, Euskal Herriko militante altermundialistak apirilaren 21ean ostegun huntan berriz ere ekintzara itzuli dira Baiona hiri erdian den Société Générale-aren Eskualde Zuzendaritzaren egoitzako …
Apr 15 2011
Bideo-mintzaldia + eztabaida Paul Ariès-ekin
Deshazkundea, ber-tokiratzea, moteltzea eta urritasuna, kapitalismoaren, mundializazioaren, abiaduraren kultoaren eta dena merkantzia bilakatzearen kontra Apirilaren 19an asteartearekin, 20:30tan, Baionan (Manu Robles-Arangiz Fundazioan, 20 Cordeliers karrikan) Paul Ariès Sarkophage-en erredakzio zuzendaria da eta Deshazkundearen teorialaria, La Décroissance hilabetekarian erredaktore eta Ingurumenaren Grenelle alternatiboaren ko-antolatzailea da. “Kapitalismoa : nundik da irteera ?” Foroaren kari. Sartzea urririk da …
Apr 08 2011
José Bové-rekin hitzaldi eztabaida
“Kapitalismotik ateratzea posible ote da?” Apirilaren 15an ostiralarekin, 20:30tan, Hendaian (Autoport gelan) Millau-ko Mac Do-aren desegitetik, Seattle-eko batailara, kartzelatik europar parlamentura, laborantza herrikoiaren defentsatik lapitz gasaren ustiatzearen eta OMC edo Mundu Mailako Komertzioaren Kudeaketa Erakundearen kontrako gudukara, José Bové dudarik gabe altermundialismoaren aurpegi haundietarik bat da. Esplikatuko digu zertako kapitalismoa ez den justizia sozialarekin eta …
Apr 05 2011
Société Générale-en publizitateen desbideratze ekintza
Euskal Herriko ekintzaile altermundialista batzuk Société Générale bankuaren publizitate kanpaina desbideratu dute banku horren finantzaketa ardura gabeak gaitzesteko, eta herritarrak deitu dituzte banku etikoago baten hautua egiterat. Société Générale-aren hainbat publizitate, 4 metro largo eta 3 gorako seinaleak, Baionako sartze ezberdinetan atxemaiten ahal direnak, desbideratuak izan dira bankuak deitzeko beren lema edo esloganen pratikan emaiterat …
Mar 18 2011
Nuklearraren aurkako elgarretaratze bateratu berria Baionako BNP banketxearen aitzinean, igandean, martxoaren 20an arratsaldeko15:00etan!
Baionako BNP-aren aintzinean Nuklearraren aurkako elgarretaratzea Bizi! mugimendu altermundialistaren deiari jarraituz, 200 pertsona bildu dira Baionako Herriko etxe ondoan den BNP banku agentziaren aurrean. « Croissance à tout prix : Hara Kiri – Nuklearrik ez milesker » mezuaren atzean, manifestalariek beren elkartasuna erakutsi dute japoniar populuari, eta gaitzetsi dituzte gero eta gehiago agertzen diren proiektu …
Mar 14 2011
Nuklearraren kontrako elgarretaratzea Ostirala, martxoaren 18an, arratseko 18:00etan, Baionan
Nuklearra, agro-erregaiak, arroketako gasa, etab. Norabide gabeko, aintzinerat buruzko ihesari, aski da! Bizi! mugimenduak deitzen du nuklearraren kontrako elgarretaratze batera ostirala honetan, martxoaren 18an, arratseko 18:00etan, Victor Hugo karrikako BNParen aintzinean, Baionako Herriko Etxetik hurbil. Japoniako aktualitateak deiadarra jo behar dauku. Teknologia nuklearraren garapenak (nahiz eta lanjerosa izan eta milaka urtez bere ondarkinak radioaktiboak egoiten …
Mar 11 2011
« Hazkundeari agur » bideo-mintzaldia
Jean Gadrey-ek eskainirik Ekonomiako irakasle emeritua Joseph Stiglitz Batzordeko kidea ATTAC-eko Kontseilua Szientifikoko kidea Alternatives Economiques-eko kolaboratzailea Martxoaren 18an, ostiralarekin 19:00etan Manu Robles-Arangiz Fundazioan, 20, Cordeliers karrikan Baionan Hazkundea ez da aterabidea, arazo bat da. Gaur egun krisi faktorea bilakatu da, mehatxu bat planetarako eta ozopo bat aitzinatzen segitzeko. Ez digu hori gizon bitxi xelebre …
Feb 23 2011
Bizi!-ren 2011 urteko biltzar nagusiaren gai zerrenda
ASSEMBLEE GENERALE ANNUELLE DE BIZI Apirilaren 8 ostiralarekin eta 9an larunbatarekin Ainiza-Monjolosen (Laborantza Ganbararen egoitzan) Apirilaren 8a ostirala 19:00tan : – 2010ko bilan morala (ikus kideeri igorria izan den bilana) – 2010ko diru bilana – Nazioarteko eta tokiko egoera eta perspektiben azterketa – 21 engaiamenduen hitzarmena : emendakinak eta adostea (ikus kideeri igorria izan den …