Société Générale-aren komunikazio kanpainaren desbideratze berri bat

Euskal Herriko militante altermundialistek Société Générale bankuaren publizitateen desbideratze bat burutu dute berriz ere, Baionako agentzia batean.

Duela bi aste Société Générale-aren diruztatze arduragabeak salatu ondotik, Baionako sartze desberdinetako 4×3 metrako seinaleak desbideratuz, Euskal Herriko militante altermundialistak apirilaren 21ean ostegun huntan berriz ere ekintzara itzuli dira Baiona hiri erdian den Société Générale-aren Eskualde Zuzendaritzaren egoitzako seinaleak desbideratuz.

“Société Générale arduragabea da” eta “alda bankuz, alda bankuak » mezuak kolatu dituzte Société Générale-aren afitxa-publizitateen gainean. Publizitateetako aurpegien gainetik gas-maskarak ezarri dituzte eta « talde ezpiritua baino deus ez da ederragorik » lemaren gainean Société Générale-aren sozial eta ekologia mailako diruztatze arduragabeetaz publikoa jakinean atxikitzeko mezuak kolatu dituzte, besteak beste armak, nuklearra zibila eta militarra, petrolio mota berriak, agro-erregaiak edo ikatzarekin.

Bizi! mugimenduak (https://bizimugi.eu/ ) bere deia errepikatzen du, herritarrak deitzen ditu banku etikoagoen hautatzerat eta orroitarazten du Les Amis de la Terre-ek Société Générale, Crédit Agricole eta bere filiala Crédit Lyonnais eta ere BNP Paribas bankuak sailkatu dituela proeiktu arduragabeetan gehien inbertitzen duten banku frantsesetan.
Beharrik etigoagoak diren bankuak existitzen dira, batez ere Crédit Coopératif eta Nef bankuak.

Bizi! bere laguntza proposatzen du bankuz aldatu nahi duten herritarrei.

Banku arduratsu bat hautatuz, gure diruak gizakia eta bere inguramenaren errespetuzko proiektuak laguntzen ahal ditu, bainan banku axolagabeei haien diruztatzeen politika alda dezaten galdegiten ahal dugu ere.

Alda bankuz, alda bankuak !

Prentsa agiria:

Argazki gehiago: [:]