Nuklearra, agro-erregaiak, arroketako gasa, etab.
Norabide gabeko, aintzinerat buruzko ihesari, aski da!
Bizi! mugimenduak deitzen du nuklearraren kontrako elgarretaratze batera ostirala honetan, martxoaren 18an, arratseko 18:00etan, Victor Hugo karrikako BNParen aintzinean, Baionako Herriko Etxetik hurbil.
Japoniako aktualitateak deiadarra jo behar dauku. Teknologia nuklearraren garapenak (nahiz eta lanjerosa izan eta milaka urtez bere ondarkinak radioaktiboak egoiten diren), gaurko hazkunde ekonomikoaren eredua segitzeko posibilitatea emaitea du helburu, eragiten duen makur nagusien artean dugun planeta bakarra baino “planeta gehiago kontsumitzea” delarik. Nuklearra, agro-erregaiak, arroketako gasa, etab… aintzinerat buruzko ihesa teknologikoak gaurko jendeen eta gure haurren biharko biziarekin jostatzen diren sorginak bagina bezala bilakarazten gaitu. Sekulan baino ozenago adierazi behar dugu beste eredu ekonomiko baten beharra!
Bizi!k BNParen aintzinean topaketa horren egiteko deia egiten du zeren Bizi! Mugimenduak banku horren parte hartzea Brasileko Angra eskualdeko erreaktore nuklear arriskutsuaren proiektuan jada gaitzetsi zuen ekintza ikusgarri baten bidez. Alabainan, erreaktore horren parte ezberdinen %70k Tchernobyleko hondamendiaren aintzineko segurtasun erreferentziei erantzuten dute! Banku hori ere Indiako lur ikara arrisku gune bezala ezagutua den Jaitapur eskualdearentzat 2 EPR erreaktoreren finantzatze proiektuan dabil. Gutti batzuren probetxuek gaur egungo jendarte osoari zentzugabeko arriskuak har arazten dizkiete. ASKI DA erraiteko garaia da! Egoera aldatzeko eragina ukaiten ahal den gune guzietan ekitekoa ere!
Japoniar popularekin eta hondamen bikoitz honen biktimekin gure elkartasuna erakuts dezagun!
Adieraz dezagun buru-hiltzaile den garapen honetan murgiltzea ez dugula onartzen!
Norabide gabeko aintzinerat buruzko ihesaldiari, aski da!
Oraindanik iharduki dezagun!