Jean Gadrey-ek eskainirik
Ekonomiako irakasle emeritua
Joseph Stiglitz Batzordeko kidea
ATTAC-eko Kontseilua Szientifikoko kidea
Alternatives Economiques-eko kolaboratzailea
Martxoaren 18an, ostiralarekin 19:00etan Manu Robles-Arangiz Fundazioan,
20, Cordeliers karrikan Baionan
Hazkundea ez da aterabidea, arazo bat da. Gaur egun krisi faktorea bilakatu da, mehatxu bat planetarako eta ozopo bat aitzinatzen segitzeko. Ez digu hori gizon bitxi xelebre batek erraten baizik eta ekonomista serios batek. Alabaina, Jean Gadrey, ekonomia arloko bost Nobel saridunekin eta fama handiko nazio arteko beste hamabost bat ekonomistarekin batera, aberastasun adierazle berriez arduratzen den Stiglitz Batzordeko kidea da.
Martxoaren 18an, ostiralarekin « Hazkundeari agur » izendatu bideo-mintzaldi bat eskainiko du eta egun horretan, izen berdina duen haren azken liburuan azaldu tesiak aurkeztuko ditu, eta ondotik, Manu Robles-Arangiz Fundazioan bildu jendearekin eztabaida eramanen du.
Horrela erakutsiko digu hazkundeari –orain beretik abian ezartzen ahal ditugun- alternatiba sinesgarriak badaudela. Jean Gadrey-ek beste ibilbide bat, beste modernitate baten inguruak marraztuko ditu. Mundu jasangarri baten ongi bizitzea eta bihurgune handi honen ongi hartzeko egin beharrekoa aipatuko dizkigu.
Bizi !-k eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatu mintzaldira sartzeko ez da ordaindu beharrik baina hobe da izena aitzinetik ematea ondoko telefono eta helbidera: 05 59 25 65 52 edo bizimugi@orange.fr.
Hausnarketa sakontzeko, bi artikulu :
– “L’écologie c’est l’emploi”, d’Hervé Kempf
– “L’avenir d’une intuition”, de Denis Clerc