Nuklearraren aurkako elgarretaratze bateratu berria Baionako BNP banketxearen aitzinean, igandean, martxoaren 20an arratsaldeko15:00etan!

Baionako BNP-aren aintzinean
Nuklearraren aurkako elgarretaratzea

Bizi! mugimendu altermundialistaren deiari jarraituz, 200 pertsona bildu dira Baionako Herriko etxe ondoan den BNP banku agentziaren aurrean.

« Croissance à tout prix : Hara Kiri – Nuklearrik ez milesker » mezuaren atzean, manifestalariek beren elkartasuna erakutsi dute japoniar populuari, eta gaitzetsi dituzte gero eta gehiago agertzen diren proiektu industrial lanjerosak, nuklearraren erara, jendarte osoa, zentzu gabeko aurreraburuzko ihesaldi teknologikora eramaiten dutena. Deskontaminazatzaileen jantzi xuri eta gas maskarak zituzten militanteek BNP banku agentzia hetsi dute gaitzespen afitxak ezarriz bai eta alarma sirena eraginez !

Argazki gehiago : klika hemen [:]

Jonathan Palais, Bizi ! kidearen arabaera « BNP-aren ezaugarri bat da finantzatzen dituela ainitz proiektu sozialki eta ekologikoki arduragabeak, eta gainera lehen bankua da europa mailan nuklearra finantzatzen duena ».

Elgarretaratzea jarraitu da beste 3 bankuren jokamoldea gaitzetsi duen manifestaldi batekin. Bertan, finantzamendu arduragabeak dituzten Société Générale, Crédit Agricole eta Crédit Lyonnais bankuak bisitatuak eta sinbolikoki hetsiak izan dira.

Azkenik, manifestalariek erabaki dute igande honetan, martxoaren 20an, arratsaldeko 15:00etan elgarretaratzea, BNPren Victor Hugo kaleko ber agentzian (Baionako Herriko Etxe ondoan), Bizi !k beste 41 izenpetzailerekin egin duen « Frantses gobernuari dei irmoa, Japoniako hondamendi nuklearraren ondotik (bizimugi.eu/docs/appel_solennel.pdf) » deiari erantzuteko.

Baionan, 2010ko martxoaren 18an, Bizi !