Urriaren 8an, igandearekin, alternatiben herri handi bat plantan emana izanen da autoz ibiltzea debekatua izanen duen Baionako erdigunean. 10:00etarik 17:00etara, ehun bat erakusketari eta hizlarik animatuko dituzte karrikak eta plazak!
Laborantza, etxebizitza, garraioak, energia, elkartasunak, ekonomia, politikak… 7 eremu tematikok gure esku diren ekintza-bideak erakutsiko dituzte gure lurraldearen eskalan etorkizun jasangarriagoa, bidezkoagoa, solidarioagoa eta burujabeagoa eraikitzeko. Hori guzia egunero aterabide hauek garatzen dituztenek aurkeztua!
Lekukotasunak, formakuntzak, tailerrak, erakustaldiak eta esperimentazio konkretuak, proiekzioak, mahai-inguruak antolatzen dira eremu bakoitzean: zatoz biharko Euskal Herria ezagutzera!
Eta larunbatetik beretik, ekintzek eta hitzaldiek egitaraua hasiko dute. Baionako Unibertsitatean 40 hitzaldi iraganen dira, egitarau zehatza jadanik atera da!