Mintzaldien egitarau osoa!

URRIAREN 7AN, LARUNBATAREKIN, 2 HITZALDI EUSKARAZ
Aldibereko itzulpena frantsesera entzungailu bidez

Justizia klimatikoa: klima-aldaketaren eta bere ondorioz sortu  desberdintasunen kontra borrokatzea
14:00-15:20 – B anfiteatroan – Unibertsitatean

Mahai-inguruaren erronken aurkezpena 2 lerrotan: Klima-aldaketaren txarrena saihestu berotegi-efektuko gasen isuriak murriztuz. Borroka  honen onurak. Klima-aldaketaren eraginetara egokitzeko politikak (nola erantzun, zein aterabide).

Elisa Sainz de Murieta, EHUko irakasle eta BC3ko ikertzailea atxikia, klima-aldaketari loturiko arriskuetan eta egokitzapenean espezialista
Aitor Urresti, EHUn irakasle eta ikerlaria energia-trantsizio bidezkoa eta demokratikoaren arloan

Euskal Herria Burujabe: mende honetako erronkei aurre egiteko lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioak
15:40-17:00 – B anfiteatroan – Unibertsitatean

Mahai-inguruaren erronken aurkezpena 2 lerrotan: Murrizten ari diren baliabideekin gure beharren parte handiagoari tokiko mailan erantzuteak aldaketa kultural eta sozial garrantzitsuak dakartza. Jadanik martxan diren hainbat ekimenek mamitzen dituzte.

Lorea Flores, Hego Euskal Herriko Greenpeaceko koordinatzailea
Joseba Azkarraga, metamorfosi ekosozialean aditua, soziologoa
Mirene Begiristain,  elikadura burujabetzan aditua, ekonomialaria

URRIAREN 8AN, IGANDEAREKIN, 4 HITZALDI EUSKARAZ
Aldibereko itzulpena frantsesera entzungailu bidez

Alternatiba kolektiboei eta lurralde mailako ekintza palankei buruzko lekukotasunak
10:00-11:20- 131 Gela – Lehen Estaia

Mahai-inguruaren erronken aurkezpena 2 lerrotan: Gure lurraldeetako “ekintza palanka” edo “tresna kolektiboen” adibideak, klima “jasangarria/bizigarri” bat bermatzeko bide eraginkor eta erakargarriak adierazten dituztenak hemen eta beste lekuetan ere.

Mathilde Etxeleku, arkitektoa, Biziko Habitat taldeko kidea (ETXEBIZITZA)
Xanti Kiroga, Errigora animazio taldekoa (POLITIKAK)
Iban Lizarralde, AUPA Autopartekatze kooperatibako sortzaileetarikoa  (MUGIKORTASUNAK)

Naturaren balio anitzen babesa eta hizkuntzak
11:40-13:00 – 131 Gela – Lehen Estaia

Mahai-inguruaren erronken aurkezpena 2 lerrotan:  Hizkuntza aniztasuna eta bioaniztasuna errentagarria estandarizatu eta bazterrekoa baliogabetzen duten logika berberek mehatxatzen dituzte. Dena den, mundu gero eta aurreikusezinagoan, aniztasuna ekosistemen eta gizarteen sendotasunaren bermea da, aniztasunak egokitzeko ahalmena duelako.

Unai Pascual, B3Cko ikertzailea, IPBES biodibertsitate plataformaren azken txostenaren egile nagusietakoa
Xan Aire, euskara teknikaria, soziolinguista, Plazarako ko-sortzailea
Itsaso Olaizola Azurmendi, ekologista  eta euskaltzalea

Euskal Herri burujabe, jasangarri eta solidarioa, ekofeminismoaz
13:30-14:50 – 131 Gela – Lehen Estaia

Mahai-inguruaren erronken aurkezpena 2 lerrotan:  Ekofeminismoa, jendarte iraunkor bat eraikitzeko estrategia? Ekofeminismoa, ekonomia feminista, burujabetza feminista.

Aiala Elorrieta, ekonomialaria, ekofeminista
Mirene Begiristain, EHUko irakaslea, ekonomia eta ekofeminismoa

Kooperatiben eginkizuna mundu iraunkor eta solidarioa eraikitzeko
15:10-16:30 – 131 Gela – Lehen Estaia

Mahai-inguruaren erronken aurkezpena 2 lerrotan:  Jabetza pribatuan eta aberastasunaren kontzentrazioan oinarrituriko ekonomia-ereduen aurrean, ekonomia sozial eraldatzaileko kooperatibak  gure bizi-baldintzen berreskuratzeko lurralde mailako jauzia egiteko tresna egokiak dira.

Beñat Irasuegi, Olatukoop, KoopFrabrika eta Talaios Kooperatibako kide sortzailea
Agurtzane Allur, Biziola kooperatibakoa  
Gorka Julio, informatikaria, software garatzailea eta irakaslea, Talaios-eko kidea

Urriaren 7-8an, Euskal Herria Burujaberen karietara Baionan iraganen  diren beste hitzaldien xehetasunak jarraian atzemanen dituzue. Nasaiki zabaldu!

Philippe Aramendi, Manon Aubry, Joseba Azkarraga, Delphine Batho, Mirene Begiristain, Martine Bisauta, Aurélien Bigo, Maryse Cachenaut, Damien Carême, Francis Carricart, Iker Castège, Anna Chavepayre, Guillaume Choisy, Antidia Citores, Laurie Debove, Manuel Domergue, Fabien Duprez, Txetx Etcheverry, Xabi Etcheverry, Cédric Herrou, Jean-François Julliard, Xanti Kiroga, Lumir Lapray, Anne Lacouture, Pierre Larrouturou, Hervé le Treut, Charles-Adrien Louis, Beñat Molinos, Paloma Moritz, Amaia Munoa, Paul Neau, Barbara Nicoloso, Victor Pachon, Jon Palais, Timothée Parrique, Unai Pascual, Lucie Pinson, Eric Piolle, Catherine Sabbah, Marie Toussaint…

Hauek dira urriaren 7an eta 8an Baionan izanen diren pertsonalitateetarik batzu.

Klimaren desafioa altxatzen duen Euskal Herri burujabe, jasangarri eta solidarioa elkarrekin eraikitzeko: milaka parte har dezagun urriaren 7 eta 8an Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldian!

Eta hori guzia posible izan dadin, laguntzaile gisa parte hartu gustian, berandu gabe izena emanez: https://bit.ly/benevole-ehb