ETAk borroka armatuari erabateko eta baldintza gabeko amaiera baten emaiteaz egin duen adierazpenak Euskal Herriko jendarte osoarentzat esperantzaz eta posibilitatez beteriko aro bat idekitzen du. Hori “estrategia klandestino edo ekintza bortitz oro” (Bizi!ren Hitzarmen sortzailearen pasartea) argiki baztertzen dituen Bizi! bezalako mugimendu batentzat atsegin iturri bakarrik izaiten ahal da. ETAren borroka armatuaren gelditzeak ez du …
Dec 28 2011
Bizi!-ren ekintza sustenga ezazu!
Zure sustenguari esker independentzia osoz eta eraginkortasunez artzen ahalko gira. Ez ahantz zure diru emaitearen %66a berreskuratzen ahal duzula zergetatik (zergetan kondatu daitezkeen zure lan sarien %20aren muga kondutan hartuz). Abenduaren 31a arte duzu beraz zure zergen “inbertitzeko” justizia soziala eta larrialdi klimatikoaren borrokan! Dei zabal bat hedatzen dugu : Bizi!-ren kide bihur zaitez : …
Dec 12 2011
Klimari buruzko negoziazioen porrota berria Durban-en: Oraindanik eragitea premiazkoa da!
Durban-eko Gailurrak 2°Cko beroketaren petik atxikitzea bazuen helburua, maila hortarik goiti klimaren aldaketa ezin kontrolatuzkoa baita, argiki huts egin du. Gaur egun mahain gainean ezarriak izan diren helburuekin, 4°Cko beroketa bati buruz ari gira zuzentzen, eta horrek jendartearentzat eta humanitatearentzat ondorio ikaragarriak ukanen ditu. [:]
Dec 09 2011
Zuek ere, Bizi!ren ekintza sustenga ezazue!
Bada orain bi urte pasa Bizi! entseatzen dela Ipar Euskal Herrian jendartearen eta podere publikoen atzarrarazterat aldaketa klimatikoa den gai garrantzitsuaren inguruan. Bizi! errotik mobilizatua da ere emaitza zehatz batzuren lortzeko berotegi efektuko gasen isurketaren murriztearen arloan, oraindanik eta hemen, bai eta ere garraoiaren, finantza etiko eta arduratsuaren, ekonomiaren ber tokiratzearen, kontsumo arduratsu eta partekatuaren, …
Dec 03 2011
Didier Borotra Jaunak zuzenean eskuratu du “Bizi Kleta” txirrindula
Euskal Herrian mobilizazioa aldaketa klimatikoaren aurka,eta txirrindula politika baten alde Miarritzeko herrian Bigarren bilkura bat izanen da Bizi! eta Miarritzeko Herriko Etxearen artean datozen egunetan, Miarritzeko txirrindula bideen antolaketaren gaiari buruz punduaren egiteko. Bizi Kleta-ren sekulako zoria larunbata honetan, abenduaren 3an, Miarritzeko Herriko Etxe aintzinean gauzatu da. Justizia klimatikoaren aldeko Bizi! Mugimenduko eta Miarritzen txirrindulari …
Nov 30 2011
Durbanetik Miarritzera Berotegi-efektuzko gasak apal ditzagun hemen eta orain !
Iragan hilabeteetan, alerta serioen kopurua azkarki emendatu da. Ez dute gehiago Gobernuz Kanpoko Erakundeek edo mugimendu ekologistek eata altermondialistek baizik deiadarra jotzen. Agentzia eta egitura ofizialak ere (1) jagoitik oharpen honekin ados dira : Berotegi-efektuzko Gasen isurketaren apaltzerik ezak eta, alderantziz, horien emendaketa bortitzak 2007ko Klima aldaketari buruzko gobernuarteko aditu taldearen (GIEC) txostenak deskribatu eszenario …
Nov 28 2011
Bizi Kleta-ren abenturak segi itzazu
Egunero, abentura berri bat biziko du beraz eta hemen pirripita erabiltzaileei Biarritzen gerta litzaizkiekeen arrisku eta lanjerrak azpimarratuko ditu, eta hor, hiri honetan laster plantan ezar daitezkeen apailaketa merkeak. Biziki ikusgarria eta berezia izanen den honen lehen ateraldira gomitatzen dugu prentsa, azaroaren 28 honetan, astelehenarekin, 11:00etan, Biarritzeko Clémenceau plazan finkatu hitz-ordura. Bizi Kleta deitu dugu …