Zuek ere, Bizi!ren ekintza sustenga ezazue!

Bada orain bi urte pasa Bizi! entseatzen dela Ipar Euskal Herrian jendartearen eta podere publikoen atzarrarazterat aldaketa klimatikoa den gai garrantzitsuaren inguruan.

Bizi! errotik mobilizatua da ere emaitza zehatz batzuren lortzeko berotegi efektuko gasen isurketaren murriztearen arloan, oraindanik eta hemen, bai eta ere garraoiaren, finantza etiko eta arduratsuaren, ekonomiaren ber tokiratzearen, kontsumo arduratsu eta partekatuaren, ekoizpen moldeen, lan denboraren eta ekoiztutako aberastasunen partekatzearen arloetan.

Bizi!k, gazte eta ez hain gazteer buruz, formakuntza lan garrantzitsu bat eramaiten du gai horietan.

Azkenik, Bizi!k egin ahalak egiten ditu aintzinean emaiteko herritar eta militante engaiamendua, bai eta ere bortxa ezaren bidezko ekintza eta kultura.

Zuek ere sustenga ezazue Bizi!ren ekintza, bere medioak eta zilegitasuna indartuz:

-kide bilakatuz (xekez kidetzen ahal da, interneten norberaren banku txartelaren bidez ordainketa segurtatu bat egiten ahal da edo atxikitze automatikoaren bidez: ikus xehetasunak hemen: https://bizimugi.eu/?page_id=4057&lang=eu )

-diru edo material laguntza eginez (xehetasun gehiago: 05 59 25 65 52 edo 06 14 99 58 79 zenbakietan)

Emaitza eta kidetzen balorearen %66a ordaintzeko dituzuen zergetarik kentzen ahal duzue. Hots, 30€k azken finean 10€ kostatuko dizkizue.

Aintzinetik milesker haundi bat lan horren jarraitzeko ekartzen duzuen laguntza eta sustatzeaz.

Bizi !