Ostiral guziz 18:00etatik goiti, TXIRIBOGA KANTUZ!

Euskal kantuak deskubritu nahi dituzu? Untsa kantatzen duzu bainan ez duzu ongi ulertzen kantuen erran nahia? Kantatzea maite duzu bainan aspertua zira dutxan bakarrik artzea? Beharrik TXIRIBOGA ostatuak zuri pentsatu duela. Urriaren 7tik goiti ostiral guziz 18:00etatik goiti izanen da giro! Kantuz artzerat edo kantuen ikasterat eta tokiko edari onen gozatzerat etortzen ahalko zira TXIRIBOGArat …

Continue reading

Larunbata, 2011ko irailaren 24an : erregai fosilen erabilpenaren ttipitzeari buruz zuzendua izanen den mundu mailako eguna!

“Planeta mugitzen da!” erregai fosilen erabilpenaren ttipitzeko eta klima aldaketari buruz aterabideen aldarrikatzeko mundu mailako mobilizazio eguna da. Karia hortarat, ber egunean, munduko kontinente eta herri guzietan, milaka ekintza bururatuak izanen dira. Euskal Herrian burutuko den ekintzaren helburua izanen da afitxa eta pegatak ezartzea hiri eta herri ezberdinetan agertzen diren ekologikoki eta sozialki arduragabeak diren …

Continue reading

GROUPE LOCAL BIZI ! IPAR ATURRI

BAIONA ESKUINALDEA GROUPE LOCAL BIZI ! BAYONNE RIVE-DROITE PROCHAINE REUNION MERCREDI 14 SEPTEMBRE 2011 à 19h Pour relancer l’activité de notre groupe local Bizi !, retrouvons-nous tous, adhérents et militants de St Esprit et Bayonne Nord, et investissons notre quartier ! Si le temps le permet, rendez-vous pour une réunion en plein air Place d’Albret, …

Continue reading

Irailaren 7ko koordinazioa

Nor gira?

Oraiko krisia ekologikoak (klimaren aldaketak, energia fosil eta lehengai eskuragarrien eskasteak, biodibertsitatearen gainbehera kezkagarriak, etab.) Lurraren mugekin buruz buru emaiten gaitu. Ekonomia kapitalista eta gure garapen eredu produktibista baliabide harrapaketaren eta norbanakoen, biztanleriaren, komunitateen, Estatuen eta kolektibitateen arteko lehiaren gainean eraikiak dira. Logika horrek serioski kaltetu ditu gure planeta eta haren oreka haundiak, eta orain …

Continue reading

Beste egun bat Baionako Pestetan Bizi!ren aldetik!

Hitzordu animatua Bizi!rekin egun guziz Txiribogan, eguerditarik goiti! Klika behereko (…)etan argazki gehiago ikusteko! [:]

Continue reading

Baionako Pestak Bizi!rekin… beti aintzina!

Klika behereko (…)an irudi gehiago aurkitzeko! [:]

Continue reading

Zatozte Baionako Pesten egiterat Bizi!rekin!

Hara! Baionako Pestak hasi dira! Zatozte Bizi!rekin trago baten hartzerat, Txiriboga Ostatuan, 25, Cordeliers karrikan, Baionan Ttipian. Nahi baduzue Bizi!k Pesten karietara eramaiten duen kanpainan parte hartu (afitxa kolaketa, pegatina banatzea), hitzordua duzue goizero 9:30etan (eguerdi arte), Bizi!ren egoitzan, 20,22 Cordeliers karrikan. Besta on deneri!

Zu ere, Bizi!-ren laguntzailea Baionako bestetan?

Agur, Bizi!-ren Txiriboga ostatuak laguntza behar du Baionako Bestetan xerbitxuan artzeko, jende ainitz eskas da oraino, laguntza emaiten ahal duzu? Lan itzuliak 4 edo 5 orenekoak dira (aski balin bagira txandaka artzen ahal gira pausatzeko artetan) eguerditan, arratsaldetan edo arratsetan… ikus loturik den izen emaite fitxa… Lagunak lotzen ahal dituzu elgarrekin giro goxo batean xerbitxatzeko… …

Continue reading

Hervé Kempf-en hitzaldiko toki guziak jada hartuak dira!

Hervé Kempf-en hitzaldiko toki guziak jada hartuak dira! Hervé Kempf kazetariak Manu Robles-Arangiz Fundazioan , uztailaren 22an, arratseko 20:00etan emanen duen “Oligarkia aski da, gora demokrazia” hitzaldia betea da! Beren izena garaiz ezin izan dutenek eman, hala ere topatzen ahalko dira Hervé Kempf-ekin, bere liburuak erosten ahalko dituzte eta izenpetarazten ahalko, “Nola aberatsek planeta suntsitzen …

Continue reading