Didier Borotra Jaunak zuzenean eskuratu du “Bizi Kleta” txirrindula



Euskal Herrian mobilizazioa aldaketa klimatikoaren aurka,eta txirrindula politika baten alde Miarritzeko herrian

Bigarren bilkura bat izanen da Bizi! eta Miarritzeko Herriko Etxearen artean datozen egunetan, Miarritzeko txirrindula bideen antolaketaren gaiari buruz punduaren egiteko.

Bizi Kleta-ren sekulako zoria larunbata honetan, abenduaren 3an, Miarritzeko Herriko Etxe aintzinean gauzatu da.



Justizia klimatikoaren aldeko Bizi! Mugimenduko eta Miarritzen txirrindulari buruzko politikaren aldeko 150 kide eta zaletuk itxoiten zuten 15:00etarik goiti, Herriko Etxearen aintzinean bildurik!

Durban-en, Hego Afrikan, nazioarte mailako negoziaketa klimatikoak ia gelditurik diren aste honetan, planetaren beroketaren arduradunak diren berotegi efektuko gasen isurketaren murrizketa aldarrikatzea zuten xedea, hemen ta oraindanik. B.A.B.-n urtero isuri berotegi efektu gasen (BEG) 1,1 milioi tonetatik 400 000 errepideko garraiotik datoz. Egiaztapen horrek, haien aburuz, ezin onartuzkoa uzten du, Miarritzen txirrindularentzat antolamendu izpirik ez aurkitzea. Horrez gain, eskas horrek bizikleta bezalako “dena autoari”ren alternatibaren garapena arras moteltzen du.



Bizi! Mugimenduko kide den Iban Grossier-en hitzaldia jarraitua izan da Miarriztar herriko kontseilari ohi eta txirrindularen pratikatzaile sutsua den Joel Brèque-ek bere hiriko karriketan ukan zuen txirrindulazko istripuari buruz eginiko lekukotasunarekin.

Momento horretan agertu da Bizi Kleta, Miarriztarrak bere abenturei esker aste osoan adi atxiki dituen txirrindula ttipi gorri eta xuria! (Ikus hemen xehetasunak: bizimugi.eu). Olentzerok gidaturik, larrialdi klimatikoaren arriskua aintzinean emaiten zituzten kartelak eramaiten zituzten militanteek edo “Orain!” mezua osatzen zuten txirrindulek lagundu dute Bizi Kleta.

Didier Borotra Jauna, Miarritzeko Senatore Auzapeza bertan zen eta zuzenean eskuratu du oparia. Iban Grossier-ek orduan galdatu ditu erantzun zehatz batzu Bizi!k Miarritzen txirrindula bideen antolaketari buruz egin dituen proposamenei buruz erranez: “Txirrindula bat untsa da, baina txirrindula bideen antolaketarik gabe, ez du deusetako balio!”. Borotra Jauna auzapezak errefusatu du Bizi!k eskainitako mikroaren erabiltzerat. Bigarren alkate orde den Veunac Michel Jaunak aldiz du adierazi, Bizi!ko ordezkariei, bigarren bilkura bat iraganen zela Herriko etxearen eta Bizi! Elkartearen artean datozen egunetan.

Bizi! Mugimenduak beraz adierazi du bere esperantza datorren bilkura horri buruz. Espero du bilkura hortan ondorio zehatz batzuren lortzerat txirrindulari buruzko antolaketaren arloan. Azkenik, Bizi!k berriz baieztatu du mobilizaturik egonen dela aurrerapenik lortuko ez deno arlo hortan.

Durbanen ere, abenduaren 3 honetan, klimaren aldeko mobilizazioa:
10 000 pertsona baino gehiago ibili da Durbaneko karriketan zehar negoziaketa ofizialeen zentroraino, negoziatzaileei gogorki zuzentzeko. Ondoko gunean ikus:
Contre l’apartheid climatique : 10 000 manifestants en Afrique du Sud
Cliquez ici pour voir le lien


argazki gehiago ikusteko, hemen klikatu :[:]