Durbanetik Miarritzera Berotegi-efektuzko gasak apal ditzagun hemen eta orain !

Iragan hilabeteetan, alerta serioen kopurua azkarki emendatu da. Ez dute gehiago Gobernuz Kanpoko Erakundeek edo mugimendu ekologistek eata altermondialistek baizik deiadarra jotzen. Agentzia eta egitura ofizialak ere (1) jagoitik oharpen honekin ados dira : Berotegi-efektuzko Gasen isurketaren apaltzerik ezak eta, alderantziz, horien emendaketa bortitzak 2007ko Klima aldaketari buruzko gobernuarteko aditu taldearen (GIEC) txostenak deskribatu eszenario larrienean kokatzen gaitu.
[:]

2015 edo 2017 artean gaur egungo joera ez badugu alderantzizkoa bilakarazten –erran nahi baita bihar berean-, lur globoaren batez besteko tenperatura + 2°C-z iganez, klimaren erotzearen maila gaindituko dugu ezinbestean, eta, gainera, 2050 urtetik (ondorioz, mende bukaeran + 5°C edo + 6°C-ko katastrofe eszenarioetara buruz ziztu bizian joanen gira) (2)

2050, horrek erran nahi du gure haurrek edo gaur egungo gazteek klimaren erotzea bortizki pairatuko dute, beren bizi baldintzak gero eta zailagoak bilakaraziz.

Hori oraino saihets dezakegu. Eta hori orain trenkatzen da, heldu diren urteetan. Nork berak gauzak aldarazi behar ditu bere lurraldean, bere eskualdean, bere hirigune elkargoan, bere hirian.

B.A.B.-n urtero diren Berotegi Efektuzko Gasen isurketa kondutan hartuz, erran nahi baita, 1,1 milioi tona, horietarik 400 000 garraiobideen ondoriozkoak dira (1).

Autoa baizik ez erabili ordez denendako garraiobideak erabiliz, bizikletez edo oinez ibiliz, autoak partekatuz usaiak laster aldatzen ahalko dira, autoen ibiltzearen ondoriozko Berotegi Efektuzko Gasen apaltzearen lortzeko gisan.
Autobusendako bide bereziak sustatu ondotik eta 2013an horiek denetara hedatzearen goaitatzeko denboran, Bizi-k B.A.B.-n bizikletaren erabilpena trabatzen duten gauzen kontra borrokatzea erabaki du, , partikulazki, bizikleta-bideen jarraikitasun eta koherentzia eskasaren eta B.A.B. bizikleta erabiltzen dutenen segurtasun eskasa senditzearen kontra.
Arrazoin horiengatik guziengatik, Miarritzeren indar eskasa ez da gehiago onargarria eta aldatu behar da. Hiri horretan bizikletari buruzko politikarik batere ez ukanez, geroa laidotzen da.

Durbaneko nazioarteko Gailurraren karietara, larunbat honetan, abenduaren 3an, Miarritzeko herriko etxearen aitzinean bilduko gira arratsaldeko 3etan, Bizi-k proposatzen dituen bizikleta-bideen antolaketa proposamenak edo Miarritzeko 21 agendakoak laster obratuak izan daitezen. Guri junta zaitezte, eta, denek elgarrekin, gauzak aldatzen ahal ditugu !

Sebastien Cau (Miarritze) ; Marie Erramouspé (Angelu) ; Txetx Etcheverry (Baiona) ; Mano Heu (Baiona) ; Maialen Heguy-Lucu (Baiona) ; Benjamin Hicaubert (Miarritze) ; Camille Ogouz (Angelu) ; Paule-Marie Rambert (Miarritze) ; Benjamin Tyl (Miarritze) ; Bizi-ren kideak !

(1) Energiaren Nazioarteko Agentziak (AIE), Mundu mailako Meteorologia Erakundea (0MM), Ingurumenarendako Nazio Batuen Programa (PNUE), Klima aldaketari buruzko gobernuarteko aditu taldea (GIEC), Nature erreferentziazko zientzia aldizkaria etab.

(2) Hemen ez da kanpoan egiten duen aroa aipatzen. Klima erregimena funtsez aldatzeko lur globoaren batez beste gradu batzuez igaitea nahikoak dira. Honela, azken horma-arotik hona planeta 5°C-z baizik ez da berotu, eta hori 10 000 urtez gertatu da, ez 100 urtez gaur egun bezala.

(3) (Iturria : CABAB-eko Lurraldeko Klimari buruzko Plana) Plan Climat Territorial de la CABAB)