Urtarrilaren 7ko astelehen hontan, Bizi euskal mugimendu altermundialistako 25 aktibistek Isard COSen bulegoak okupatzen dituzte Pauen, bere zuzendaritza baita 64 departamenduko kontseilua publikoki galdezketatzeko. Isard Cosek adingabeko atzerritar bakartuetaz 64 departamenduarentzat egiten dituen ebaluazioak salatu nahi izan dituzte. Partikulazki 2 ginear gazteenak, departamenduko eta ASE64 egituren babespean kokatuak zirelarik, Baionako helduen presondegian sartuak izan baitziren, …
Jan 03 2019
Larunbatean, urtarrilaren 12an: Orain presoak
Bizi!k bere kide eta laguntzaile guziak deitzen ditu saldo handian parte hartzerat larunbatean, urtarrilaren 12an, “Elkarbizitzan eta bakean oinarritutako etorkizun baten alde” lemapean iraganen den Orain Presoak manifestaldian. Hitzordua emana da, 17:00etan, Baionan, Errepublikako plazan (Tren geltoki ondoan). ETA erakundearen armagabetzea ahalbidetu zuen Bakegileen dinamika herrikoiaren ondorioz, frantses gobernuak Euskal Herrian esperantzari eta bake perspektiba …
Dec 18 2018
Heldu zira?
Euskoaren biltzar berezia Abenduaren 22an larunbatez goizeko 9:30etan Baionan Heldu zira? 2019 urtean mobilizazio kanpaina handi bat prestatzeko eta Euskoaren erabilpena areagotzeko, Biltzar Berezi bat antolatua da abenduaren 22an larunbatarekin Baionan! Ideiak, dohain bereziak edo sinpleki gogoarekin bazaudete kolektiboki egiten den gogoeta tarte horretan parte hartzeko, zatozte denak, 9:30tatik 12:30ak arte, Manu Robles Arangiz Fundaziora, Cordeliers …
Dec 16 2018
Macron pikutara!
Larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren arloan ari den Bizi! Mugimenduak bere kide eta laguntzaileak astearte honetan, abenduaren 18an, Emmanuel Macron-en etortzea dela eta, Biarritzen mobilizatzera deitzen ditu. Aberatsen Lehendakaria Biarritzera etortzen da, 2019ko agorrilean programatua den Estatu aberatsen gailurra den G7aren prestatzera. Hara jarraian 7 arrazoin Macron-i ulertarazteko ez dela ongi etorria: 1) Munduaren aurrean …
Dec 08 2018
1200 pertsona Baionan, klimaren alde !
COP24aren karietara antolatua izan den nazioarte mailako mobilizazioan, Baionan, larunbatean, abenduaren 8an, goizaldea klimaren aldeko mobilizazioetan aberatsa izan da. Elkarretaratze berde eta horia Goizeko 10:00etarik goiti; tokiko hainbat herritarren, «Oraino garaiz da!» taldearen eta Bizi! mugimenduaren deiari jarraikiz, 1200 hiritar, klima eta Txaleko Hori militanteek bat egin dute Baionako Herriko Etxean. Lehen topaketa honek ikusi …
Nov 30 2018
Klima aktibistak Société Généraleko langileen topatzera doazte
COP24a bihar hasiko dela, Bizi mugimenduko aktibista batzuk Société Généralearen 5 agentzietara joan dira gaur (azaroaren 30a ostiralez), langileekin elekatzera eta zuzendariei gutun baten emaitera. Duela zonbait hilabete Société Générale jomugatzat duen mugimendu herritarraren argudioak eta aldarrikapenak azaldu dizkiete : eskisto-gasaren sustengua gelditzea eta Texasen kokatua den Rio Grande LNG proiektutik berehala ateratzea. Ostiral huntan, Bizi mugimenduko …
Nov 28 2018
Zu ere sar zaitez Bizi!-ren Jaka zank logiztika taldera!
Jakazan/k taldea sortu da Bizi!ren 2014ko Biltzar Nagusian. Antolakuntza talde logistiko hau, sortu da Bizi!k antolatzen dituen hainbat ekitaldiri lotuak diren aktibitate ezberdinen egituratzeko (bazkari, janari mahai, ostatu, erakusketa, kontzertu, manifa alai eta aldarrikatzaileak…). Jakazan/k lan talde transbertsala da, beste taldeen ekitaldien definizioaren haritik martxan ezartzen dena, lan talde horiek beren ekitaldiaren edukia definitu …
Nov 22 2018
Black Friday
Black Friday, edo kosta ala kosta kontsumitzearen sustatzea! Ongi pentsatuz eta molde arduratsuan kontsumitzea posible bezain beharrezkoa da! GKE/ONG guziek eta komunitate zientifikoak deiadarra jotzen dutelarik ingurumenaren eta lehengaien eskala handian xahutze eta kaltetzeari buruz, ostirala honetan hasiko da Black Friday-a hots omen prezio ezin hobean diren erosketa konpultsiboen eguna! Badirudi orain Ostiral Beltzatik haratago …
Nov 15 2018
Bakotxak eragin dezake : zure aldi ?
Trantsizio zuzen eta solidario baten alde, Bizi!-k Alternatiba 2018kari hainbat desafio-engaiamendu plazaratu ditu. 7 desafio horiek ondoko arloak hunkitzen dituzte: energia berriztagarriak, aurrezki solidarioa, birtokiratzea, elkartasuna eta partekatzea, laborantza, ura, eta elikadura, birziklatzea-zero zabor eta neurritasuna. (Xehetasun gehiago: 7 Desafio-Engaiamenduak). Geroztik, 900 pertsonatik goitik desafio horien gainditzeko engaiamendua hartu dute! Orotarat, 2559 engaiamendu hitz hartuak izan …
Nov 14 2018
Bizi! eta azaroaren 17a: Trantsizio energetikoari, elkartasunari eta justizia sozialari, bai!
2009tik geroz Bizi! elkarteak gaitzetsi ditu Ingurumenaren Grenelle-aren garaian Sarkozy lehendakariak karbono zerga anbiziotsu baten saihestearen ondorio sozial eta ekologiko hondagarriak. Garaian berean genion, karbono zerga bat plantan eman ala ez, jendarteak aurre egin beharko zuela goiz edo berant petrolio eta gasen prezio igotzeari. Karbono zerga anbiziotsu batek (garaian proposatzen ginuen 2010etik goiti 32 € …