Macron pikutara!

Larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren arloan ari den Bizi! Mugimenduak bere kide eta laguntzaileak astearte honetan, abenduaren 18an, Emmanuel Macron-en etortzea dela eta, Biarritzen mobilizatzera deitzen ditu.

Aberatsen Lehendakaria Biarritzera etortzen da, 2019ko agorrilean programatua den Estatu aberatsen gailurra den G7aren prestatzera. Hara jarraian 7 arrazoin Macron-i ulertarazteko ez dela ongi etorria:

1) Munduaren aurrean bere burua aurkezten duelarik klimaren «txapelduna» bezala, bere egiazko politika arlo horretan, bere hitzaldi ederren alderantzizkoa da;

2) Karbono zerga kiskaili du, aberatsei egiten dituen oparien finantzatzeko pobreei diru kopuruen hartzeko funtzioa emanez, trantsizio energetikoaren eta garraio kolektiboa edo etxebizitzen isolamendu termikoa diren alternatiben zerbitzuko den tresna baten funtzioa emaiteko ordez;

3) Txaleko Horien mugimenduak hertsaturik ere, ez zaio injustizia soziala eta parekotasunik ezari jazarri nahi, ISF edo Fortuna handien gaineko zergaren kentzeari buruz edo dibidenduen eta kapitalaren irabazien zergapetzean amore izpirik emanez;

4) Ber maneran, errefusatzen du karbono zerga kerosenoari edo berotegi efektuzko gasen igorle handienak diren 1400 industria guneri ezartzea;

5) Aldiz, Total-i Guyana Frantsesaren itsas zabalean zulatzeko baimena emaiten dio edo autopista proiektu berri batzu baimentzen ditu, jakinez 2017an, Frantses Estatuan berotegi efektuzko gasen isurpenak %3z igo direla;

6) Segitzen du betebehar klimatikoen kontra doazen CETA edo JEFTA bezalako ekonomiaren desarautzea eta deslokalizazioa ahalbidetzen duten Europa eta Canada edo Japoniaren arteko komertzio itunen bermatzen;

7) COP24aren azken egunaren karietara, bukaerako negoziaketak inoiz baino zailagoak zirelarik, ez hura, ez eta haren ministroak ez dira agertu Polonian.

Injustizia fiskalaren eta ekologia arloan eraginkortasunik ezaren txapelduna, Macron Jauna ez da ongi etorria Euskal Herrian. Ulertaraziko diogu, astearte honetan, abenduaren 18an, 12:30etan, Biarritzen (hitzordua Clémenceau plazan, polizien blokatzea balitz, Hondartza Nagusiaren aldean, eta hondartza ere blokatua balitz, elkarretaratzeak posible izanen diren eta hiri barnetik hurbilen diren gune guzietan).

Macron pikutara! Larrialdi klimatikoa, justizia soziala, ezin dugu gehiago itxoin!

Bizi! (Harremanak: 05 59 25 65 52 / info@bizimugi.eu)

www.bizimugi.eu