Bakotxak eragin dezake : zure aldi ?

Trantsizio zuzen eta solidario baten alde, Bizi!-k Alternatiba 2018kari hainbat desafio-engaiamendu plazaratu ditu.

7 desafio horiek ondoko arloak hunkitzen dituzte: energia berriztagarriak, aurrezki solidarioa, birtokiratzea, elkartasuna eta partekatzea, laborantza, ura, eta elikadura, birziklatzea-zero zabor eta neurritasuna. (Xehetasun gehiago: 7 Desafio-Engaiamenduak).

Geroztik, 900 pertsonatik goitik desafio horien gainditzeko engaiamendua hartu dute! Orotarat, 2559 engaiamendu hitz hartuak izan dira!

Alternatiba asteburuan ezin izan duzu zure izen emaite orria osatu euriaren edo denbora eskasaren gatik? Sarean izen emateko orria jada eskuragarri da hemen klikatuz! Lagun gaitzazu 1000 izen emate orrien hozka gainditzen!

Tokiko alternatiben eskalaz aldatzen laguntzeko, engaiamendu horiek inoiz baino gehiago aitzinean emanen ditugu. Milesker handi bat zuri, pario kolektibo honi egiten diozun ekarpenarentzat!

 Milaka bagara aldatzen, dena aldatzen du!

Milesker mezua zabaltzeaz!

7 desafio-engaiamenduen izen emate orria: http://urlz.fr/85k1

Aurkezpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=_FEHse1FbJE

7 desafioen aurkezpena: https://bizimugi.eu/eu/alternatiba/detail-defis-alternatiba-2018