COP24aren karietara antolatua izan den nazioarte mailako mobilizazioan, Baionan, larunbatean, abenduaren 8an, goizaldea klimaren aldeko mobilizazioetan aberatsa izan da.
Elkarretaratze berde eta horia
Goizeko 10:00etarik goiti; tokiko hainbat herritarren, «Oraino garaiz da!» taldearen eta Bizi! mugimenduaren deiari jarraikiz, 1200 hiritar, klima eta Txaleko Hori militanteek bat egin dute Baionako Herriko Etxean. Lehen topaketa honek ikusi ditu horia eta berdea nahasten ondorengo banderolen atzean «Justizia soziala eta klima, ber borroka», «Klima banku bat balitz, aspalditik salbatua zuketen» edo «Hilabete eta mundu bukaera, ber borroka». Frantsesez eta euskaraz egin hitz hartzeek deia luzatzen zuten «Alarma klimatikoaren jotzea jendartean sekulako iratzartzea eragin dezan, mugimendu arras tirrigarria abia dezan gure eta planetaren eskubideak begiratzeko.» Ekintzak hitzekin batuz, manifestariek alarmak, iratzargailuak eta beste sirenak jo dituzte.
Martxa
Klimaren aldeko martxa orduan hasi da hiriaren erdialdea zeharkatuz eta bertan “justizia soziala eta klima, ber borroka!” eskupaperak banatuz biztanleei, txaleko horiak beren aldetik joaiten zirelarik larunbata horrentzat aitzin ikusiak zituzten manifa eta ekintzen egiterat.
950 personek osatu martxa bururatu da Gaztelu Zahar aitzinean, mobilizazioa gelditzeko eta buruzagi politiko eta ekonomikoek martxan ezartzea errefusatzen duten trantsizio sozial eta ekologiko bat beheretik martxan ezartzeko dei batekin.
Garbiketa ekintza…
Momentu berean, hortarik ehun bat metrotara, klimaren aldeko beste ekintza bat hasi berri zen. Société Générale-eko agentzia nagusira sartu ziren Biziren aktibistak batzuk garbiketa egiteko. Orotara, 100 baino militantek gehiago bankuko zola, mitrak, mahaiak, leihatilak, kutxa automatikoak garbitzen zituzten mutzukin edo lainoztagailuekin, mitren garbitzekoarekin edo mustukekin, ezsena arrunt surrealista osatuz. Haguna eta irrifar alaiak tarteko, banderola batzuek abenduaren 14an ostiralarekin Parisen iraganen den bortxa ezazko ekintza erraldoi batetetara deitzen zuten, Société Généralearen egoitza zentralean, Haussman etorbidean, COP24aren azken eguna kari.
Anne Denoroy, aktibisten bozeremaileak, bertaratu ziren publikoari (haietarik asko klimaren aldeko martxan parte hartu zutenak) eta kazetariei ekintza azaltzen zien « Biztanleriari indarren egitea eta nahasmendu klimatikoa sortzen duten berotegi efektuzko gasen murrizketan parte hartzea galdegiten zaio. Bainan ber momentuan, utziko genituzke banku frantses handiak indar horiek zapuzten mundu osoan zehar berotegi efektuzko gas izugarriak isurtzen dituzten proiektu erraldoiak diruztatuz ? Gaur egun, Société Générale energia zikinen (ondarretako petrolioa, eskisto-gasak, Artikoan eta itsaso zabalean zilaketak) eta lanjerosen lehen bankua da. Gelditu behar ditu diruztatze horiek eta alderantziz bere bezeroen dirua trantsizio energetikoaren diruztatzeko erabili behar du! Berek eta herritar guziek bankua garbiagoa bilakarazi behar dute, gaur egun egiten dugun ekintzaren gisara, eta errepikatuko dugun bezala heldu den ostiralean Parisen!”.
Ekintza bururatu da 11:45etan istilurik gabe eta poliziaren interbentziorik gabe.