Bizi! eta azaroaren 17a: Trantsizio energetikoari, elkartasunari eta justizia sozialari, bai!

2009tik geroz Bizi! elkarteak gaitzetsi ditu Ingurumenaren Grenelle-aren garaian Sarkozy lehendakariak karbono zerga anbiziotsu baten saihestearen ondorio sozial eta ekologiko hondagarriak. Garaian berean genion, karbono zerga bat plantan eman ala ez, jendarteak aurre egin beharko zuela  goiz edo berant  petrolio eta gasen prezio igotzeari.

Karbono zerga anbiziotsu batek (garaian proposatzen ginuen 2010etik goiti 32 € tona bakoitz, igotze azkar bat segurtatuz urtero) eta zuzen batek (jendartean diru mailan guttiena duten %50entzat konpentsazio funts batek zerba mingabekoa bilakaraziko zuen) finantzatzen laguntzen ahalko zituen modu masibo batean garraio kolektiboen hirigunetan eta baserrian garatzea; bizikletaren molde seguruan egunero erabiltzea ahal bidetuko zituzten antolaketak; ekipamendu batzu etxetik lan egitea eta lurralde antolaketa egokitzea ahalbidetzen zutenak bizi guneak, lan eremuak, aisaldi eta zerbitzu guneak  hurbilduz.

Mugitze ohitura eta jokamoldeak poliki poliki aldatuko zituen trantsizio garai batean elkartasun funts bat finantzatuz familia pobreenentzat edo garraio kolektibo eskaintza eskasa duten gunetan bizi diren familientzat. Funts horrek ahalbidetuko zuen jendarteko sektore horietan mugikortasun alternatibo baten eskuratzeko denboran pairatuko lituzketen gastu gehigarrien konpentsatzea.

Azaroaren 17a, saihestua izaiten ahal zen egoera bat:

Karbono zerga hori bakarrik plantan emana izan da 2014an, eta zenbateko arras eskasarekin. Haren sartzeak ttipituak izan dira zeren salbuespenak eskainiak izan dira kutsatzaileak diren sektore, enpresa eta erregai ainitzi. Horrez gain, sartze guziak ez dira osoki trantsizio energetikoaren finantzatzeko erabiliak izan, apentziarik ere ez, zeren CICE-aren bidez sartze batzuk enpresa kutsatzaileak ere diruztatu dituzte!

Ondorioz, gaur egungo egoera aurre ikusia izaiten ahal zen.. eta saihestua ere. Petrolioaren prezioaren igotzeak larritzen du aberatsenei eta enpresa handiei egiten zaizkien opari fiskalen finantzatzeko gauzatzen diren austeritate politiken biktimak direnen eta usu lanera joaiteko autoaz aparte alternatibarik ez dutenen, hots pertsona pobreenen egoera.

Alabainan, erregaien azken  goititze honen iturria petrolioaren prezioaren goitizea da (goititzearen 3/4)  eta ez zergena (goititzearen 1/4):  2017/2018 garaiarentzat (2018/10/20a arte) gasolioaren 28 zentimako igotzean, petrolioaren igotzea gatik 20 zentimo esplikatzen dira, eta zerga berezien gatik 7,6 zentimo; ezantzaren kasuan 16 zentimoko igotgzean 12 dira petrolioaren igotzeari lotuak eta 3,9 zentimo zerga bereziei (*).

Gaitza borrokatu, eta ez erremedioa:

Petrolioa errex eskuragarri izaiten ahal den garaiaren bukaeraruntz doan mundu batean,  ezinbestean petrolioaren prezioa goruntz joanen da. Horregatik zentzugabea litaike erremedioaren borrokatzea (autoari alternatibak, mugikortasun ohituren aldaketa eta trantsizio garaian arriskupeko edo jendarte xumeenentzat diren gastu gehigarrien konpentsatzeko fiskalitate ekologiko solidario baten printzipioa) kaltetzen gaituenaren kontra protesta egiteko, hots autoaren erabilpenaren dependentzia osoa duen jendarte batean erregaien prezioen igotzearen kontra. Gero eta gehiago denbora galduz geroz horrelako trantsizio bat plantan emaiten, gero eta arrisku handia izanen da pobreenentzat zepoan harrapatuak izan daitezen.

Proposatzen duguna:

Ministroen Kontseiluan mugikortasunei buruzko lege bat proposatua izanen delarik azaroaren 21ean, gobernuak  nahitaez behar ditu:

– plantan eman horrelako fiskalitate ekologiko anbiziotsu, zuzen eta solidario bat;

– hegazkinen kerosenoaren kasuan bezala (adibidez) trantsizio energetikoarekin kontraesanean diren salbuespen guziak ezeztatu;

-segurtatu fiskalitate ekologiko horren sartzeak osoki bideratuak izanen direla trantsizio energetiko solidario bati buruz pobreenen gain litaizken gastuen eztitzea ahalbidetuz,

-sartze horiek osatu klima nahasmenduaren saihesteko beharrezkoa den ahalegin kolektiboan errexkiago parte hartzen ahal duten jendartearen %20 aberatsenek ordaintzen ahal luketen zerga berezi baten sartzeen bidez eta zerga ihesa eta paradisu fiskalen kontrako borroka deliberatu batekin.

 

Bizi, 2018ko azaroaren 13an

(*) Iturria: FNAUT:  Petrolioaren batzorde profesionalaren aurkitegia (CPDP); 2017 eta 2018 urteetako finantza legeak.