Klima eta ekologiaren aldeko Herritar Martxa Mauletik abiatzen da

Astelehen honetan, martxoaren 2an, Maulen, 20 pertsonek Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren aldeko Itunaren sustengu martxaren abiatzean parte hartu dute. Martxa hori helduko da larunbatean, martxaoren 7an, 15:00etan Baionako Herriko Etxera, bertatik abiatuko delarik besta giroko manifestaldi aldarrikatzaile bat. Mauletik goiz honetan abiatu den Martxa hau Baionara buruz doa, eta Ipar Euskal Herria zeharkatuko du …

Continue reading

Zuen emaitzak, Ipar EHren Metamorfosi Ekologikoaren aldeko mobilizazioaren indartzeko!

Zuek ere parte hartu! Datozen herriko bozen erronka erabakigarria da. Azken kargualdia izanen da xantza bat ukaiteko tenperatura orokorren +2°Cz bakarrik igotzeko ibilbidean egoiteko. Eta ondorioz, orain ekin behar dugu datozen 6 urteetan eragin baten ukaiteko! Hauteskunde kanpaina honetan, 200 bolondres pasa larrialdi klimatikoa aitzinean emaiten ari dira herri hauteskundeetan aurkezten diren hautagaiei, baina ere …

Continue reading

Ituna 2020 kanpaina: gure mobilizazioak sustengatu!

Herri-hauteskundeak 2020:Urrats ttipiak ez dira aski izanen! Ingurumenean dugun eragina eta gure berotegi efektuko gasen isurketak ttipitzearen alde ekiteko beharra gero eta presazkoagoa da.  Ipar Euskal Herriaren metamorfosiaren aldeko Itunak datozen hauteskundeetan hautagai izanen diren zerrendei galdegiten die molde urgente eta deliberatuan ekitea, hautetsi bilakatzen badira, haietaz arduratzeko tresna franko ukanen dituzten 7 gaitan: mugikortasun …

Continue reading

Martxoaren 7an, larunbatez: manifestaldi familial eta aldarrikatzailea

Manifestaldia15:00 Baionako herriko etxean Urrats ttipiak ez dira aski izanen,Ituna, orain! Martxoaren 7an, larunbatez, manifestaldi familial eta aldarrikatzailea Manifestaldia arratsaldeko 3etan abiatuko da Baionako Herriko Etxetik eta Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi ekologikoaren aldeko 7 tematikak aitzinean emanen ditugu hauteskundeak baino aste bat lehenago. Manifestaldia, Ipar Euskal Herrian gaindi antolatu den Herritar Martxaren ondotik iraganen da. …

Continue reading

Herri Hauteskundeak 2020: Bizik hautagai diren zerrendak Metamorfosi ekologikoaren Itunaren izenpetzerat eta lehen 43 izenpetzaileen juntatzerat gomitatzen ditu

Larunbat honetan, otsailaren 22an, Herri Hauteskundeak aintzin iragan den azken Elkargoaren Kontseiluaren karietara, Biziko 6 ekintzaile etorri dira Euskal Elkargoko hautetsien eta datorren Herri hauteskundeetako hautagaien  topatzera, eta trantsizio ekologikoaren arloan, engaiamendu handinahien hartzerat gomitatu dituzte.  Mugimendu ekologistaren kideek deitu dituzte Herri hauteskundeetarat aurkezten diren zerrendak Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaren izenpetzerat lehen …

Continue reading

Herriko hauteskundeak eta ekologia: publizitate guttiago eskatzeko kolektiboa

Bizi, CADE eta Paysages de France elkarteek Publizitateari EZ taldea osatzen dute Euskal Herrian eta Landetako hegoaldean publizitate guttiago eskatzeko. Herriko hauteskundeen karietara, herritarrak, elkarteak eta kolektiboak deitzen dituzte hautagaiei presioa egiteko, horiek erabakiak har ditzaten publizitatearen eragin ekologikoak, sozialak eta ingurumenekoak murrizteko. Prentsa agiria: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/02/CP-eu-collectif-Stop-pub-Pays-Basque-Adour.pdf

2 ekintza ber goizean, Biarritzen bizikletarentzat segurtasun gehiago galdegiteko!

Asteazken honetan, otsailaren 19an 10:00etan, Biziren hainbat ekintzailek Victoria Erreginaren etorbidean bizikleta istripu bat agertokiratu dute. Ekintzaile batzuk «Non da hitzemana zen bizikleta bide babestua?» mezua zeraman banderola atxikitzen zuten. Trakta esplikatzailea hemen deskargatu Minuta batzu berantago, militanteak Biarritz-eko herriko etxean sartu dira, bizikleta ttipi batzuren gainean, eta Harrera gunearen inguruan ibili dira «Biarritzen, hemen …

Continue reading

BIZIREN BILTZAR NAGUSIA: APIRILAREN 18AN LARUNBATEZ

APIRILAREN 18AN LARUNBATEZ 14:15-18:30 BIZIREN BILTZAR NAGUSIA, ondotik boluntarioen besta Zatozte saldoan! Cordeliers karrikako 20an, Baiona ttipian Kasu! Biziren biltzar nagusia tenorez hasten eta bukatzen da! Gai zerrenda 2019-2020 urteko bilana Biziren Koordinaketa berriaren bozketa 2020ko apiriletik urriraino eginen den eztabaida estrategikoaren zikloa martxan ezartzea! Eztabaida estrategikoko zikloaren lehen urratsak markatuko du Biltzar nagusi hau! …

Continue reading

Martxoaren 2tik 7rat, martxa herritar handi bat Iparraldean zehar lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde!

2020ko Herrietako hauteskundeen bezperan, astelehena, martxoaren 2tik, larunbata, martxoaren 7ra, herritar martxa handia abiatuko da Mauletik Baionara, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren Ituna sustengatzeko. Martxa manifestazio batekin bururatuko da martxoaren 7an, larunbatarekin, 15:00etan Baionan. Parte hartu Martxa handian! Klimaren erronka altxatzeko eta hautetsiengan presioa egiteko herritarren mobilizazioa beharrezkoa da! 6 egunetako ibilaldiaren prestakuntza eta sentsibilizazio kanpaina osoa …

Continue reading

120 pertsonek «autobusendako berezitua den munduko biderik ttipiena» Biarritzen estreinatzen dute

Michel Veunac: Biarritzeko auzapeza eta Garraio publikoen sindikatu mistoko lehendakari ohia: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/02/Tract-Fin3.pdf Larunbat honetan, otsailaren 8an goizeko 11:00etan, 120 pertsonek parte hartu dute «autobusendako berezitua den munduko biderik ttipiena »ren estreinan Biarritzen, Europako biribilgunean. Guiness World Records–eko ordezkaria den Xan Pionaziria Jaunak balioetsi ondoren, Ingurumenaren Grenelle-eko Kattalin Berdeberdiak zorionak eman dizkio Biarritzeko Auzapezari egin dun ezin …

Continue reading