BIZIREN BILTZAR NAGUSIA: APIRILAREN 18AN LARUNBATEZ

APIRILAREN 18AN LARUNBATEZ 14:15-18:30

BIZIREN BILTZAR NAGUSIA,
ondotik boluntarioen besta

Zatozte saldoan!

Cordeliers karrikako 20an, Baiona ttipian

Kasu! Biziren biltzar nagusia tenorez hasten eta bukatzen da!

Gai zerrenda

2019-2020 urteko bilana

Biziren Koordinaketa berriaren bozketa

2020ko apiriletik urriraino eginen den eztabaida estrategikoaren zikloa martxan ezartzea!

Eztabaida estrategikoko zikloaren lehen urratsak markatuko du Biltzar nagusi hau!

Zer da eztabaida estrategiko zikloa?

2020ko urria inguruan, zikloaren bukaeran eginen den Biltzar Nagusi Estrategikoa prestatzen du.

Biltzar Nagusi Estrategikoak lehentasun garrantzitsuak, apustu estrategikoak, ondoko 3 eta 4 urteetarako ildoak zehazten ditu. Mugimenduaren funtzionamendua berriro aztertzen du eta beharrezkoak diren aldaketak zehazten ditu.

Nola funtzionatzen da?

Urtesaria ordaindu duten kide guziak, 6 hilabetez eztabaida hortan parte hartzera gomitatuak dira, eta gero Biltzar Nagusi Estrategikora.

Lehen fasea 2020ko Biltzar Nagusian hasiko da, azken urteetako bilana eginez eta gure perspektibak estimatuz.

Zatozte saldoan!