Ituna 2020 kanpaina: gure mobilizazioak sustengatu!

Itunaren kanpaina sustengatzen dut →

Herri-hauteskundeak 2020:
Urrats ttipiak ez dira aski izanen!

Ingurumenean dugun eragina eta gure berotegi efektuko gasen isurketak ttipitzearen alde ekiteko beharra gero eta presazkoagoa da. 

Ipar Euskal Herriaren metamorfosiaren aldeko Itunak datozen hauteskundeetan hautagai izanen diren zerrendei galdegiten die molde urgente eta deliberatuan ekitea, hautetsi bilakatzen badira, haietaz arduratzeko tresna franko ukanen dituzten 7 gaitan: mugikortasun eztiak, energia berriztagarriak, elikadura biologikoa eta tokikoa, energiaren menderakuntza, hondakinen murriztea, Euskoaren garatzea eta Klima Planaren gauzatzea.

Orain da ekiteko momentoa!

Kanpaina honetan engaiatzeak eta Ituna 2020aren ezagutarazteak egoera aldatuko du datozen 6 urteetan. 200 laguntzaile pasa ari dira buru belarri kanpaina honetan:

  • hautagai diren herritarren zerrendatzen, eta haiei Itunaren izenpetzearen galdatzen)
  • Larrialdi klimatikoa eta Ituna aitzinean eman herritarrei eta horren bidez hauteskundeetako erronka nagusia bilakarazi.
  • Sustengu petizioa indartu
  • Mauletik, Baionara, martxoaren 2tik 7ra, Martxa antolatu
  • Manifestaldi alai eta aldarrikatzailea antolatu larunbatean, martxoaren 7an, Baionan. 

Hauteskundeetarik landa, laguntzaileek jarraituko dute beren lana, ezohizkoa Estatu mailan ere, hartuak izan diren engaiamenduak jarraitzeko, eta ikusteko nola gauzatuak diren, azken kargualdian egina izan den bezala,  engaiamenduak atxikitzen ez dituzten zerrendak ozenki agerian emanez. 

Herri eta Elkargo hauteskundeak erabakigarriak izanen dira gure lurraldearentzat beharrezkoa den metamorfosi ekologikorako. Hautetsi horiek dute ahalbidetuko ala ez, mugikortasun eztien garapena, birtokiratzea, jantegietako bazkarien tokiko hornikuntza, eskolen, haurtzaindegien, hospitaleen energia berriztagarriekilako hornikuntza,… Nahasmendu klimatikoari aurre egiteko aterabideen %50 eta %70 artean lurralde mailan atzematen dira!

Ituna Orain!

Metamorfosi ekologikoaren Itunaren aldeko gure kanpainari buruz xehetasun gehiago:

Zertako erabilia izanen da bildua izanen den dirua?

Helburua, 2500€ Itunaren aldeko kanpainaren zati baten finantzatzeko:

  • Komunikaziorako euskarri guziak: programaren aurkezpen papera, afitxa ezberdinak eta pegatinak
  • Mauletik Baionarako Martxa Handiaren antolaketa logistikoa (ibiltzaileendako bazkari, askari, aterpe, etab. gastuak)
  • Baionako manifestaldiaren antolakuntza logistikoa (prestaketa materiala, komunikazioa, etab.)

Itunaren kanpaina
sustengatzen dut →