Asteazken honetan, otsailaren 19an 10:00etan, Biziren hainbat ekintzailek Victoria Erreginaren etorbidean bizikleta istripu bat agertokiratu dute. Ekintzaile batzuk «Non da hitzemana zen bizikleta bide babestua?» mezua zeraman banderola atxikitzen zuten.
Trakta esplikatzailea hemen deskargatu
Minuta batzu berantago, militanteak Biarritz-eko herriko etxean sartu dira, bizikleta ttipi batzuren gainean, eta Harrera gunearen inguruan ibili dira «Biarritzen, hemen bakarrik segurtasunean ibiltzen gira». Ekintzak Michel Veunac auzapeza etorrarazi du. Militanteak pusatzen saiatu da Biarritz-en dena ongi doala erranez!
Bizi! elkartea berriz badator Biarritzen bizikletentzat antolaketa segurtasun eskasaren haritik. Victoria Erreginaren etorbidea den kasun enblematikoan, onura publikoaren adierazpena (DUP-OPA) Ikerketa Publikoan aipatuak, aintzin ikusten zuen bizikleta bide babestu bat, beherean den eskeman erakutsia den bezala, oinezkoen eta aparkatuak diren autoen artean egon behar zena. Aparkalekuentzat ziren 2 bideetarik bat ezeztatua zen horren ahalbidetzeko. Azken finean, etorbide hau bera berriz egina izan da berri-berria, bizikletentzat antolaketa izpirik gabe, aparkatzeko bi bideak bertan egon direlarik.
Veunac Jaunak ez du herritarrei ikerketa publiko batean aurkeztua zena errespetatzen, eta horrez gain, txirrindularien bizia arriskuan ezartzen du tarrapataka legearen araberakoa ez den eta arriskutsua den tinduzko bazterbide bat obratuz. Bizikletazko istripu ainitz, batzutan hiltzekoak, gertatzen dira aparkatuak diren autoetarik sobera hurbil diren holako tinduzko bazterbideetan. Arriskua da autoko ate baten idekitzean bizikletaria baztertzera bide nagusirat eta bertan auto batetarik kaskatua izaitea. Ekiteko, behar ote dea itxoin istripu bat gertatzea?
Ikerketa publikoan aurre ikusia bazen ere, autoarendako diren bi bideetarik bat ez da kendua izan eta eguneroko bizikletariak horrela bere osagarria edo bizia arriskuan ematen ditu! «Gaur Michel Veunac Jaunari galdegiten diogu mugikortasun eztien gaia hirian serioski kontsideratzea. Ainitz herri ari dira trantsizio hori plantan emaiten «dena-autoari» politikatik ateratzeko eta oinezkoen eta txirrindularien proportzioa tokialdatzeetan handitzeko. Trantsizio hori bakarrik martxan da alternatiba eraginkor eta babestu batzu plantan emanak baldin badira bakarkako autoarentzat, eta progresiboki» dio Biziren Garraiobide Alternatiboen Aldeko Lan Taldeko kide den Marion Pichery-k.
Gure hiri eta herrien metamorfosi ekologikoaren aitzinean emaiteko Herritar Martxa bat iraganen da eta Biarritzetik pasatuko da ostiralean, martxoaren 6an, bakarkako autoaren erabilpenaren alternatibak laguntzen dituen antolaketa politika baten galdatzeko. Hitzordua deneri emana da 18:00etan Aguiléra estadioaren aitzinean, martxa hortarat juntatzeko.