Zuen emaitzak, Ipar EHren Metamorfosi Ekologikoaren aldeko mobilizazioaren indartzeko!

Emaitza bat egiten dut →

Zuek ere parte hartu!

Datozen herriko bozen erronka erabakigarria da. Azken kargualdia izanen da xantza bat ukaiteko tenperatura orokorren +2°Cz bakarrik igotzeko ibilbidean egoiteko. Eta ondorioz, orain ekin behar dugu datozen 6 urteetan eragin baten ukaiteko! Hauteskunde kanpaina honetan, 200 bolondres pasa larrialdi klimatikoa aitzinean emaiten ari dira herri hauteskundeetan aurkezten diren hautagaiei, baina ere hautesleei Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna aurkeztuz.  

Gaur ahal duten guziak, kanpaina horren finantzaketan parte hartuz, guri sustengua ekartzerat gomitatzen ditugu.

Bizik mobilizazio kanpaina bat eramaiten du tresna ezberdinen bidez: sustengu petizio bat, Herritar Martxa bat Ipar EHn gaindi, manifestaldi familial eta aldarrikatzailea eta komunikazio berezi bat hautesleei galdegiteko hautagai zerrendak ea Ituna izenpetu duen so egitea (pacte2020.bizimugi.eu).

Milesker zuen elkartasunaz,  emaitza guziak, ttipienak ere, ongi etorriak dira.  Zuen gainean kondatzen dugu gure lurraldearen metamorfosi ekologikoaren proiektua aitzina eramaiten laguntzeko.

Helburua, 2500€ Itunaren aldeko kanpainaren zati baten finantzatzeko:

  • Komunikaziorako euskarri guziak: programaren aurkezpen papera, afitxa ezberdinak eta pegatinak
  • Mauletik Baionarako Martxa Handiaren antolaketa logistikoa (ibiltzaileendako bazkari, askari, aterpe, etab. gastuak)
  • Baionako manifestaldiaren antolakuntza logistikoa (prestaketa materiala, komunikazioa, etab.)

Emaitza baten egiteko: https://www.helloasso.com/associations/bizi/collectes/pacte-ituna-2020

Ber maneran emaitza bat egiten ahal duzue txekez edo diruz zuzenean elkartean, Kordelierren karrikako 20., 64 100 Baionan. 

Milesker handi bat aitzinetik zuen parte hartzearentzat! 

Herri-hauteskundeak 2020:
Urrats ttipiak ez dira aski izanen!
Ituna Orain!

Emaitza bat egiten dut →