Astelehen honetan, martxoaren 2an, Maulen, 20 pertsonek Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren aldeko Itunaren sustengu martxaren abiatzean parte hartu dute. Martxa hori helduko da larunbatean, martxaoren 7an, 15:00etan Baionako Herriko Etxera, bertatik abiatuko delarik besta giroko manifestaldi aldarrikatzaile bat.
Mauletik goiz honetan abiatu den Martxa hau Baionara buruz doa, eta Ipar Euskal Herria zeharkatuko du etapa ezberdinak iraganez Izuran, Donibane Garazin, Bidarrain, Uztaritzen eta Biarritzen. Martxaren helburua da Ipar Euskal Herriko herriko bozetan hautagai diren zerrendek larrialdi klimatikoa beren programan konduan har dezaten, Metamorfosi Ekologikoaren aldeko Ituna izenpetuz.
Hauteskundeak hurbiltzen direla eta, ibiltariek, martxoaren 2tik 7ra, larrialdi klimatikoaren mezua eramanen dute Ipar Euskal Herrian gaindi 120 kilometroz. Hautesleak animatuko dituzte bozkatzerat Metamorfosiaren Ituna izenpetu duten zerrendentzat. Itun honek engaiamendu anbiziotsu batzu baditu klimare eta ekologiarenalde, mugikortasunaren, energiaren menperatzearen, laborantzaren, ekonomiaren birtokiratzearen, energia berriztagarrien, ondarkinen murrizketaren eta Klima Planaren herri mailako gauzatzearen arloan. Arrats guziz, mahai inguru bat antolatua izanen da tokiko hizlariekin,Itunaren gai baten arloan. (Ikus programa hemen.) Herritarrak ere gomitatuak dira ber maneran ibiltzaileekin juntatzerat etapa bakoitzeko azken kilometroan.
Dominika Durruty Bizi! elkartearen bozeramailearen arabera: “Hautesleek, kausa ekologiko eta klimatikoentzat duten handituz doan interesa, gauzatu behar da, herriko bozen momentoan, herritar mobilizazio azkar batekin eta hautagai diren zerrendek engaiamendu anbiziotsu batzuren hartzearekin. Hautetsiek erabiltzen ahal dituzte ainitz eragiteko palanka herriko etxe eta elkargo mailan. Ondorioz martxoaren 15 eta 22a data erabakigarriak dira datozen 6 urteentzat. Ondorioz, herri hauteskunde hauek erabakigarriak bezala agertzen dira tokiko mailan nahasmendu klimatikoa mugatzeko: klimaren aldeko azken kargualdia da. Bozkatu aitzin, ikusiko dugu ea zerrendek Metamorfosi ekologikoaren ituna izenpetu duten!”
Martxa hori pasatuko da Uztaritzetik, ostegunean, martxoaren 5ean, Hauteskundeetara aurkezten diren hautagai zerrenden izenpetze ofizialaren gaualdi publiko eta hedabideen parte hartzearekilakorat Martxa bururatuko da larunbatean, martxoaren 7an, 15:00etan, Baionan, manifestaldi familial eta aldarrikatzaile batekin. Hitzordu hortara herritar guziak gomitatuak dira ondoko lema pean: “Le Pacte maintenant ! Ituna Orain!”.