Martxoaren 2tik 7rat, martxa herritar handi bat Iparraldean zehar lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde!

2020ko Herrietako hauteskundeen bezperan, astelehena, martxoaren 2tik, larunbata, martxoaren 7ra, herritar martxa handia abiatuko da Mauletik Baionara, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren Ituna sustengatzeko. Martxa manifestazio batekin bururatuko da martxoaren 7an, larunbatarekin, 15:00etan Baionan.

Parte hartu Martxa handian!

Klimaren erronka altxatzeko eta hautetsiengan presioa egiteko herritarren mobilizazioa beharrezkoa da! 6 egunetako ibilaldiaren prestakuntza eta sentsibilizazio kanpaina osoa oraindanik hasten dira!

Martxa herritarra horien esker, klima eta ekologia 2020ko Herrietako hauteskundeen zentroko tema izanen dira!

Informazio praktikoak :
– Bazkaria eta ostatalekua urririk eskaini izanen dira martxa guzia gurekin eginen dutenei. Horrentzat, milesker izena emaitea hemen : BENEVOLES-PACTE2020.BIZIMUGI.EU edo 05 59 25 65 52 zenbakia deituz otsailaren 25a aintzin.
– Parte hartzea prezio librean izanen da aldi bat edo batzuk gurekin eginen dutenentzat.
Milesker izena emaitea ere hemen : BENEVOLES-PACTE2020.BIZIMUGI.EU edo 05 59 25 65 52 zenbakia deituz.

Bai ibiltzeko, bai gau tematikoetarako, zatozte gurekin!

Gau bakoitzeko mahai-inguruak deneri idekiak izanen dira.

Eta egunero, zatozte gurekin, etapa bakoitzaren azken kilometroa elgarrekin egin dezagun: hitzorduak azpiko programan aurkitzen ahal dituzue.

Bakoitzaren herriko zerrendetara Ituna ekarri? Ibili edo ekitaldiak antolatzen lagundu? Ostatua eskaini bidean? Milesker zure izena ematea esteka honetan: https://forms.gle/2eqBKJDYDhwR7MZw9

Petizio baten bidez Ipar Euskal Herriko biztanleek jadanik  babesten duten Itunak herrietako eta hiriguneko hautetsiek dituzten kontrol beso edo ahal garrantzitsuekin gauzatzekoak diren klimaren aldeko 7 neurri anbiziotsu aitzinean emaiten ditu. Lurraldeko 158 herrietan, 2020ko Herrietako hauteskundeetara aurkezten diren zerrenda guziak gomitatuak dira neurri hauek beren programetan sartzera eta martxoaren 5ean, ostegunez, Ituna ofizialki izenpetzera ibilaldi handiaren karietara, prentsaren aitzinean, Uztaritzeko herrian.

Nahasmendu klimatikoa okertzen eta bizkortzen delarik, Ipar Euskal Herriko Herrien trantsizio ekologikoa eta energetikoa lortzeko plantan ezarritako politikak ez dira beharren heinekoak (ikus 2014-2020 bilana)

2030eko, urte hori delarik GIEC/IPCC-ko zientzialariek ezarritako marra gorria, berotzea +1,5 ºC azpitik egon dadin saiatzeko, 2020 urtea azken Herrietako hauteskundeen urtea da.

Ez ahantz… martxoaren 15 eta 22an, bozkatu aitzin, so egin dezagun zerrendek Ituna izenpetu duten ala ez!