Irailaren 14an larunbatarekin
17:00-19:00 Mahai-ingurua “Bizi: 15 urtez ekintza inspiratzaileak etorkizunari buruz pentsatzeko”
Zer eragin izan du Bizik euskal jendarte zibilean eta frantses Estatuko mugimendu klimatikoan? zenbateraino lagundu du klima-aldaketaren inguruko sentsibilizazioan eta jendarte jasangarriago, justuago eta birtokiratuago baterantz doan bidean? Zein inspirazio aurki dezakegu bertan gaur plantan eman behar diren borroka eta estrategiei buruz pentsatzeko?
- Lucie Pinson, Reclaim Finance GKEko zuzendaria,
- Rémi Barroux, kazetaria
- Barth Camedescasse, Biziren koordinatzaile ohia.
- Elise Dilet, Biziren Koordinaketako kidea.
19:00-20:30 Talo, ostatu eta animazio harrigarri batzu!
20:30ean Besta gaualdia eta kontzertuak
- Foisis (Itoiz-i omenaldia)
- Elektruka (elektrofolk zuzenean)
- Fraggle (DJ set)
Mugerre-Elizaberriko Ibar trinketean.
Klima Egonaldian zehar
15. urtemugako erakusketa: afixak, argazkiak, pegatinak, tixertak, txostenak… Eta 2009az geroztik Bizi bizirik atxikitzen duten hainbat laguntzaileren potretak!