3 aste bakarrik gelditzen dira sartze militantea aitzin!
Gaur Klima Egonaldiaren programa aurkezten dugu. Burujabetza konkretuak eraiki eskuin muturra gibelarazteko, Pentsa erradikal, ekin pragmatiko, Euskal Herrian bestela bizi: alternatiben ekosistema, Artifizializazioa: tokiko borrokak, larrialdi globala!, Ekitaldi bat Atik Zra antolatu: Hauek dira irailaren 12tik 15era Mugerre-Elizaberriko Trinketean antolaturiko hogei formakuntza ikastaro eta mahai inguruetako batzuk.
Bizi, Alda, Konpon Txoko, Euskal Herri Aturri Publizitatea Geldi kolektiboa, ELA, Lurzaindia, Eusko, Enargia, CADE… Formakuntza eta mahai-inguruak lurraldeko mugimendu eta alternatibek animatuko dituzte, baina baita ekonomialariek, soziologoek, arkitektoek…
Beraz, izena eman orain!
Biziren 15. urtemuga
Biziren 15. urtemuga ospatuko dugu Klima Egonaldian!
Besta giroko gaualdia irailaren 14an, larunbatarekin, Foisis (Itoiz-en kantuak), Elektruka (zuzeneko elektrofolk) eta Fraggle (DJ set)-ekin.
Atzera begirako erakusketa: argazkiak, afixak, pegatinak, militanteen potretak, Biziren historiari begirada kanpainen, leloen, ekintzen, aurpegien bidez.
Sartzeko mobilizazio orokorra!
Klima Egonaldi honekin, klima-aldaketaren, desberdintasunen gorakadaren, eskuin muturraren gorakadaren, sistema suntsitzaile baten menpekotasunaren kontra… Euskal Herrian ekin nahi duten pertsona guziak formatu eta saretu nahi ditugu.
Planetak hilabeteko hamahiru tenperatura errekor segidan gainditu dituen eta eskuin muturrak azken hauteskundeetan Euskal Herrian eta frantses Estatuan molde ikaragarrian amaitzak handitu dituen garai hauetan, ekintzara pasatzeko premia orokorra da.
Ezin gira pasibotasunean egon.
Beraz, jende berriak ekiten has daitezen, lagundu Klima Egonaldia ezagutarazten ondoko 15 egunetan afixaketa kanpainan parte hartuz!