Category: kazeta-4

SAR HITZA – Begirale ekologikoen 4. kazeta!

Erretzeko egunekin iragan den azken uda hau, muturreko hainbat gertakarik markatu dute. Zalutzen ari den klima nahasmenduari aurre egiteko ekiteko premia argi da. Christophe Cassou klimatologoak gogorarazi du «gaur egun ezin dugu erabakirik hartu klima-erronkak kontuan hartu gabe». Horregatik Bizik Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren sinatzaile diren Ipar Euskal Herriko 880 hautetsiei Ituneko 7 arlo jorratzen dituen …

Continue reading

TXALO 👍 Biriatu

Elikagaien eskasiaren arriskua bere Herriko Etxeko babes-planean txertatu duen frantses Estatuko lehen herria den Biriatu, elikadura-segurtasunaren eta burujabetzaren alde bereziki ekiten duen Herriko Etxea da. Herriko Etxeko hautetsiek erabaki hori hartu dute elikagaien arloko erresilientziari buruzko formakuntza ukan ondotik. Herriko Etxea Hendaia eta Urruñarekin engaiatua da ere lurralde elikadura proiektu baten baitan, ostalaritza kolektiboaren hornikuntza …

Continue reading

TIRRIT 👎 Angelu

Angeluko auzapezak, Claude Olive Jaunak, Brindos etorbidea berritzeko asmoa du – Espainiako etorbidearen eta Belay parkeko pasealekuaren artean-, aparkalekuak gehituz, ez haatik bizikleta bide bat eraikiz. Proiektu hau lege (CE L.228-2 artikulua) hauste bat da, eta hirigintza dokumentuekin eta mugikortasun aktiboak (mozturarik gabekoak, segurak eta adin guzietako angeluarrentzat egokituak diren antolaketak) sustatzeko harturiko engaiamendu publikoekinarras …

Continue reading

BAZINAKIEN?

 Hautetsiek beren agintaldia gauzatzeko formakuntzarako eskubidea badute. Tokiko hautetsiek eskumen anitz gauzatzeko beharra dutenez eta aitzinekorik gabeko konplexutasuneko erronkei buru egin behar dutenez, gero eta ahots gehiago altxatzen dira formakuntza hau eraginkorra eta egungo erronka ekologikoetara egokitua izan dadila galdatzeko. Edozein hautetsik formakuntzarako diru-laguntzak bere kolektibitateari galda diezazkioke: Herriko Etxeari   edo Herriarteko Lankidetzarako Erakunde …

Continue reading

AZPIMARRATZEKOA 🔎 Klima Planak nola laguntzen ahal dituen Herriko Etxeak ekiten

Ez da errex auzapez bezala norberaren Herriko Etxean metamorfosi ekologikoari nola hasiera eman jakitea! Euskal Elkargoak bere Klima Planaren hainbat ekintzaren bidez Herriko Etxeen sustengatzeko eta laguntzeko engaiamendua hartzen du. Hona zenbait adibide: Fuel-olio  eta gas kontsumoa (eta haiei loturiko fakturak) murrizteko, Euskal Elkargoak nahiantak diren Herriko Etxeentzat berotasun-sareak garatzeko bideragarritasun-azterketak egin ditzake. Euskal Elkargoak …

Continue reading

EUSKAL ELKARGOAN ZER? 👀 Lurraldearen egoera oraino lausoa da.

Climataction plataformak Euskal Elkargoaren klimaren arloko urratsen gardentasuna bermatzen du. Bertan atzemaiten dira 2030. urtearentzat finkatu helburuak eta 2019ko aitzinatzeak zertan ziren. Datu hauek ez dira gaur egunduak izan baina Klima Planaren aitzinatze mailari buruz komunikazioa aitzin ikusia da udazken honetarako. Anartean, 2021eko garapen jasangarriaren txostenean seinale batzu agertzen dira.  Euskal Elkargoa trantsizio ekologikoarekin engaiatua …

Continue reading

BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Dominique IRIGARAY – Zato gurekin!

Zerk animatu zaitu begirale ekologikoa bilakatzera? Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko pario zehatz hori bide ona dela pentsatzeak, arazoekin eta haiei erantzuteko egiten denarekin kontaktuan egonez, ene burua trebatzeko eta gure planeta ederrean modu iraunkorrean bizitzeko molde indibidual eta kolektiboa hausnartzeko. Zer egiten duzu Begirale gisa? Hautetsiekin junta egiten dut etapako puntua egiteko unean, …

Continue reading