Erretzeko egunekin iragan den azken uda hau, muturreko hainbat gertakarik markatu dute. Zalutzen ari den klima nahasmenduari aurre egiteko ekiteko premia argi da. Christophe Cassou klimatologoak gogorarazi du «gaur egun ezin dugu erabakirik hartu klima-erronkak kontuan hartu gabe». Horregatik Bizik Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren sinatzaile diren Ipar Euskal Herriko 880 hautetsiei Ituneko 7 arlo jorratzen dituen formakuntza programa eskaintzen die: laborantza eta elikadura, tokiko ekonomia eta euskoa, energia berriztagarriak, hondakinen murrizketa, eraikinak, mugikortasunak eta Klima Plana.
Aldi berean, begirale ekologikoek beren herritar jarraipen ekintzak segitzen dituzte. 2023ko ekainaren 5ean Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 2. txostena argitaratu baino lehen, urri honetan tokiko jantokien egoera ekologikoari buruzko puntua eginen da legearen eta metamorfosiaren ikuspuntutik.
Ituna izenpetua duten 46 Herriko etxe eta Euskal Elkargoko hautetsiak engaiatu dira “Kolektibitatearen jantokietan, tokikoa den menu biologiokoarekin eta hautu begetarianoarekin (haurtzaindegietan, eskoletan, EHPAD-etan, etab. ) ekitera. EGAlim eta Klima legeek, beren aldetik, kolektibitateak behartzen dituzte astero bazkari begetariano bat eskaintzera, proteina dibertsifikatzeko plan bat plantan ematera (proteina begetalen heina handitzeko eta animalia proteinen partea ttipitzeko, egunean 200 bazkari baino gehiago zerbitzatzen dituzten kolektibitateentzat), %20 produktu biologiko eta %50 kalitatezko produktu eskainiz. Horra zergatik begiraleek ekaineko menuak bildu dituzten berrogei bat kolektibitatetatik, haien engaiamenduekiko eta legearekiko egoera baloratzeko.
Ber maneran, aurtengo urrian, metamorfosiaren alor ezberdinei dagozkien zenbaki adierazleak galdatuko zaizkie Euskal Elkargoari eta oraindik partekatu ez dituzten Herriko Etxeei, agintaldi hasierako egoerari buruz, 2020koak, eta urte bateko agintaldiaren ondokoak, 2021ekoak. Zenbaki horiek beharrezkoak dira kolektibitateen hasierako egoera eta haien aitzinatzea ebaluatzeko. Gainera, interes orokorreko datuak direnez, Errepublika digitalerako legearen arabera, 3.500 biztanletik goitiko kolektibitateen webgunean argitaratuak izan beharko lukete jadanik.
Begirale ekologikoei juntatzeko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, klika gustian hemen edo sar zaitez gurekin harremanetan hitzahitz@bizimugi.eu helbide elektronikoan informazio gehiago lortzeko.